Gerriko beltzen azterketan, 5 ‘dan’ lortu ditu Jone Irastorzak

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 28a, 01:00

Hernaniko lau judoka esaminatu ziren joan den astean, gerriko beltzetan maila bat gehiago lortzeko, eta laurek lortu zuten dan bat gehiago. Jone Irastorzak 5 dan ditu, beraz, eta Gipuzkoako lehenengo emakumea da maila hori lortu duena. Ismael Mateok, Manuel Palomequek, eta Jose Angel Roblesek ere aprobatu zuten esamina.

Gipuzkoako emakume ba­ka­rra da 5 dan lortu dituena. Gerriko beltzetan 10 maila izaten dira judoan, eta ez dira asko izaten 5garrenera iristen direnak. Jone Irastorzak lortu du hazaina hori, Hernaniko judo irakasleak. Ismael Ma­teok lortu duena ere ez da ma­kala; 4 dan lortu ditu Mateok. Manuel Palomequek 2garren dana lortu du, eta Jose Angel Roblesek lehenengo dana. Joan den astean esaminatu ziren Hernaniko eskolako lau judokak, eta laurek lor­tu zuten euren helburua. Urtean bi azterketa izaten dira eta hor aprobetxatu behar izaten dute aukera. Giltza-teknikak, katak eta teoria izaten dituzte azterketa horietan, eta adituen epamahai batek epaitzen ditu.

5 urte emaitza hori lortzeko
Jone Irastorzak bost urte pasa ditu zain, esamin hau egin ahal izateko. «Ezin dugu guk nahi dugunean esaminatu. Hor lege batzuk daude; 4ga­rren dana lortu eta gero, bost urte itxoin behar dira hurrengo esaminerako. Orain, seigarrenerako, sei urte itxoin be­har­ko ditut».

Hernaniko eskola osasuntsu
Orain arte ere, maila haundiko eskola zen Hernanikoa. Carlos Lazkanok 5 dan baditu eta laster 6garrena ateratzeko aukera izango du. Eider Alonso ere hor da, 3 danekin. Irastorzak, Mateok, Palomequek eta Ro­ble­sek punttu bat gehiago eman diote beraz.

Deporte konpletoa
Mateok eta Irastorzak garbi du­te borroka baino gehiago de­la judoa. «Kirol konpletoa da judoa. Gazteek errespetoz jokatzen ikasten dute; elkarri minik ez ematen. Horrez gain, gorputz guztiko giharrak lan­tzen dira, eta edozein adinetan hasi liteke praktikatzen».

Hernaniko judo eskola
-12 urte Hernaniko kirodegian (lehen Herman ematen zen).
-145 judoka dabiltza gaur egun.
-21 gerriko beltz atera dituzte Hernaniko judokek 12 urtean.
-Irakasleak arratsaldero han izaten dira, klaseak ematen.

Gipuzkoako Txapelketa eta infantilen jardunaldia gaur Hernanin

Gipuzkoako Judo Txapelke­ta jokatuko da gaur Herna­nin, 09:30etatik aurrera. Nagusien mailako txapelketa da, eta tartean Hernaniko lau judoka izango dira: Ismael Mateo, Oskar Carpintero, Santi Blan­co, eta Eider Alonso. Maila haundiko ikuskizuna izango da beraz.
Horrez gain, infantilen erakustaldia, eta judo-jardunaldia ere izango da, jarraian. 11:30­etatik aurrera, Gipuzkoako judoka gazteak izango dira helduei erreleboa hartuko dietenak, eta beste askoren artean, Hernaniko 11 judoka ariko  dira bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!