Komikia, ipuina, liburua,... aukera zabala

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 27a, 01:00

Guztien artean aukeraketa egiteko trantzean jarri du­gu Miguel Asiain Osio. Eta hauexek berak nabarmenduko lituzkeen argitalpen batzuk: «Komikian Irati (Ikas­to­len elkartea). Oso liburu ona, ekarpen handia dela deri­tzot. Xabiroi aldizkaritik ate­ra dituzten liburuak aipa­­garriak dira. Aipatzeko beste bat TeleAtoi da. Saure argitaletxea aspaldian komikia argitaratzen ari da Euskal Herrian eta hori eskertzekoa da, komikia hutsa zegoen esparru bat zelako. Diamanteak harean, horietakoa da. Liburugintzan, haurrei dagokionez, Susaeta argitaletxeak fieltrozko liburuak atera ditu, Animaliak izeneko bilduman batu dituenak. Bitxiak dira, liburu modura. Orain arte gurean ez zegoen halakorik. Aurten bada, eta hori ongi dago. Aunitz gustatzen zaizkit, bestalde, Kalandraka-Pamie­la artean argitaratu dituzten liburuak. Horien artean Piztia arraro bat. Caillou. Lehen hiztegia (Aiz­korri) nahiko ongi dago, aurten lau atera dituzte. Eredu frantsesa da. Txiki txikiendako nahiko ongi dagoen liburua da. Liburu bideratuak dira, pedagogikoak. Zzzz. Loaren liburua (Tar­ta­lo) liburua ere oso polita da. Jose Migel basoko oreina (Al­berdania) nahiko bitxia da, tapa gogorrekoa eta ta­mai­na handikoa. Argitale­txea­ren apostu handia da. Etxe bereko Mamu tren ma­mu tren ere polita da. Nabar­menduko nituzke ere, Hodei­en artean (Pamiela), Ttantti­piak (Txalaparta) eta Baltasar inoizko astorik bakartiena (Ibai­zabal) ere oso polita da. Jonasen ipuinak Juan Krutz Igerabidek atera di­tuen ipuinekin bilduma osa­tu dute. Pertsonaiaren garapena ikusteko aukera paregabea, ipuin bakoitza altxor bat da. Ezinbestekoen artean aipa­tuko nuke. Joseba Sarrionandiaren Idazlea zeu zara, gurasoentzat nahiko proposamen bitxia da. Ezin aipatu gabe utzi Reckless Harrizko haragia (El­kar), nazioartean egun berean argitaratu duten liburua, hizkuntza ugaritan gainera. Eta, tartean, euskaraz. Ez dakit noraino behar dugun, baina euskara ere sartzea interesgarria dela deritzot». Horiek Osiok aurtengoari dagokionez nabarmendu di­tue­nak. Liburu horiek eta gehiago Katalogoan ikusgai daude disko eta jostailuekin batera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!