Bengoetxea-Moises bikoteak jokatuko du finala, Julio-Bixenteren kontra, Gure Txoko eta Xalaparta elkartekoak

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 25a, 01:00

Hernaniko elkarteek urtero jokatzen dute mus txapelketa beraien artean, eta aurten Gure Txoko eta Xalaparta elkarteko bikoteak iritsi dira finalera. Bengoetxea eta Moises ariko dira Gure Txoko elkartearen izenean; Julio eta Bixente, Xalapartaren izenean. Gaur jokatuko da finala, Xalaparta elkartean, eta hirugarren eta laugarren postuak ere gaur erabakiko dira. Paco eta Patxi ariko dira, Karobi elkartekoak, Jonkar eta Joseba Txantxangorrikoen kontra. 12 elkartek hartu dute parte, bina bikoterekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!