«Zeraingo politika aplikatu liteke Ereñotzun; hori bai, beti, Ereñotzutik abiatuta»

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 18a, 01:00

Zerain da eredu bat, esaten duena, herri txiki batek garatzeko zer egin dezakeen. Jakoba Errekondo usurbildarrak, Zeraingo garapen teknikariak, hitzaldia emango du gaur, Ereñotzun, 19:30etan.

«Ereñotzun indar bat ba­dago, eta gogo bat. Hori da klabea ezer egin nahi duenarentzat. Nik nere aldetik go­men­datuko nieke, lehenengo identitatea lantzeko, autoestima: zer dauka Ere­ño­­tzuk besteek ez daukatena?». Zerain­go politika beste herrietan ere aplikatu litekeela uste du Ja­koba Errekondok; bai Ereño­tzun, eta baita Her­na­nin ere. Funtsean, herriak erabaki behar du zer izan nahi duen, eta herritarrek parte hartzeko modu egokiak jarri. Hor erabakitzen dena, arduradunek bete egin behar dute.

Zerainen hala funtziona­tzen dute, Jakoba Errekondok dioenez. Errekondo paisajista da, usurbildarra, eta 16 urte daramazki Zerainen lanean, garapen teknikari moduan. Gaur hitzaldia emango du Ereño­tzun, 19:30etan: Ereño­tzuko Auzo Udala bizi berritzen, Zerain herria eredu.

Irautetik bizitzera
«Zerainek irautea lortu zuen, eta orain irautetik bizitzera pa­sa­tzen ari da», dio Errekon­dok. Zerainen bi­­zitzeko, zer be­har du ze­rain­dar batek? Haur­tzain­de­gia, eskola, ludoteka, internet, ga­sa, errepideak, ur-zi­ki­nak ko­lek­torera eramatea, garraio publikoa... Ho­riek guz­tiak lortu ditu Ze­rai­nek, eta elkarteak dauzka, mu­seoak, eta ekin­tza kulturalak egiten ditu. Baina nola lortu du herri txiki batek hori guztia?

Zer eskaini dezake Zerainek?
Zerain Dezagun Fundazioak etorkizun ekonomikoa lan­tzen du, eta hor egiten du lan Jakoba Errekondok. Zerain­ek eskaini dezakeena hartzen dute oinarri: ondare na­tu­rala, ondare kulturala, eta lehenengo sektorea. Funda­zioak 13 urte daramazki lanean, eta 34 lanpostu sortu ditu: lehenengo sektorean (artzantza, nekazaritza, sa­gar­dotegiak...), tu­rismoa (nekazal turismoak, bi­sita gidatuak, pedagogia eta didaktika...), eta zerbitzuetan.
Klabea, Errekondoren us­tez, da, enpresa txikiak izatea, eta bertakoak, ondarearekin lotuak. «Lurralde ba­tek sor­tzen duena bertan gelditzea da klabea». Bestalde, finan­tziazioa kanpotik ekartzea behar-beharrezkoa dela dio he­rri txiki batentzat, diru-laguntza bi­dez, batez ere: «herri­an diru gutxi dagoelako. Aldundia, Eusko Jaur­laritza, Espainiako Gober­nua, Europa, sektore pribatua...».

ZERAIN

Zeraingo datu batzuk
-250 biztanle
-5 Udal ordezkari
-Herri Batzarra (80 lagun inguru biltzen dira bertan)
-Kultur Etxea
-34 lanpostu berri sortu dira azken 13 urteetan (baserriko produktuak, turismoa eta zerbitzuetan)

Ekintza kulturalak
-XVI. Azoka Ekologikoa
-Endika Alustizaren omenezko XVII. bola txapelketa
-Kultur Astea
-Zaldi Lasterketa
-Arantzazura erromesaldia
-Tute eta mus txapelketak
-San Isidro eguneko herri bazkaria
-San Joan sua
-Mutiloara VII. jaitsiera
-40 urtez gorako Dantza Txapelketa
-Pilota Txapelketa

Elkarteak
-Zerain Dezagun Fundazioa
-Oa kultur elkartea
-Liztormendi elkarte gastronomikoa
-Basarte guraso elkartea
-Ganaduzaleen elkartea
-Uharka abesbatza
-Kristau Elkartea

Zerbitzu eta azpiegiturak
-Medikua egunero
-Haurreskola
-Eskola
-Garraio publikoa
-Turismo bulegoa
-Internet
-Bertako produktuen denda
-Ostatuak
-Elkarte gastronomikoa
-Kultur Etxea: Ludoteka, liburutegia
-Frontoia
-Bolatokia
-Haurrentzako parkea

Ondarea
-Larraondoko zerrategi hidraulikoa
-Aizpeako meategia,
-Monumentu Multzoa eta bertako Aizpitta Adieraztegia
-Herri museoa
-1711ko kartzela
-San Blas ermita
-Andra Mari eliza
-Jauregia
-Aizkorri-Aratz parke naturala
-Herri kaskoko monumentu multzoa
-Zabalegi eta Arrolako hilerriak
-Ostatu etxea
-Segura-Zerain galtzada
-Olabide baserria

*Iturriak: www.zerain.com eta Argia Astekaria

Zer utzi nahi diegu
ondorengoei?

«Datozen belaunaldiak ezin ditu baldintzatu guk egiten dugunak. Hori da iraunkortasuna, sostenibilidadea, eta Ze­rainen kasuan, behar-beharrezkoa. Baina zei­nek erabakitzen du hori?». Iraun­kor­tasuna hitza oso maltzur erabiltzen da Erre­kondoren us­tez, eta hori da politikoen mai­la oso kaxkarra delako. Ze­rainen, herriak erabakitzen du. Herri batzarrean 80 lagun in­guru biltzen dira, eta hor erabakitzen dira, kontsen­tsuz, erronka nagusiak. Udal ordezkarien lana da, erabaki den hori, egitea. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!