Sei bikote zein baino zein, larunbatean hasiko den txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2010ko aza. 10a, 01:00

Azysa Binakako Txapel­keta Nagusia larunbatean hasiko da Galarretan, final laurdenetako aurreneko partiduarekin. Sei bikotek hartuko dute parte, bi taldetan banatuta. A taldea Ezkurra eta Olazarrek, Juaristi eta Lizasok, eta Urtasun eta San Miguelek osatzen dute. B taldean berriz, arituko dira Zeberio eta Ion, Urriza eta Etxeberria IIIa eta Uterga eta Urrutia Ia. Kike Elizaldek atzoko aurkezpenean adierazi zuenez, bikote oso orekatuak dira, eta txapelketa hasi aurretik behintzat ez dago faboritorik.

Finalerdietara talde bakoitzeko bi bikote onenak sailkatuko dira

Final laurdenetako partidu guztiak Galarretan jokatuko dira, eta larunbatekoan Ezkurra eta Olazarrek jokatuko dute Juaristi eta Lizasoren kontra, arratsaldeko 16:00etan hasita. Taldeka jokatuko dira final laurdenak, hau da, bi taldeak ez dira gurutzatuko. Hortaz, talde bakoitzeko hiru bikoteek elkarren kontra jokatuko dute, eta finalerdietara bi aurrenekoak sailkatuko dira. Berdinketaren bat egongo balitz, tantu gehien egin dituena pasako litzateke. Finalerdiak berriz, bi partidutara jokatuko dira, joan-etorrian, Galarretan eta Eus­kalen. A taldeko aurreneko bikoteak B taldeko bigarren bikotearen kontra jokatuko du, eta A taldeko bigarrenak, B taldeko aurrenekoaren kontra. Bikote bakoitzak partidu bat irabaziko balu, berdinketa desegiteko hirugarren partidua jokatuko litzateke. Final haundira bi bikote onenak pasako dira. Aben­duaren 18an jokatuko da, Galarretan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!