40 urte bete ditu aurten Elizatxo elkarteak, eta astelehenean ospatu dute, bazkari eder baten bueltan. Urtero egiten dute urteurreneko bazkaria, Pilarika bezperan; aurten kutsu berezia zuen, Hernaniko historian laugarren hamarrekoa osatu dutelako. Tripak bete ostean, aurtengo txapelketetako irabazleei sariak eman zizkieten. Hauek dira, aurtengo artistak: musean txapeldun, Pepe eta Martin; bigarren, Andoni eta Ricar; eta hirugarren, Txapu eta Carlos. Tutean txapeldun, Juan eta Antonio; bigarren, Vita eta Juan Luis; eta hirugarren, Silvino eta Astiz. Eta tokan txapeldun, Andoni Cisneros; bigarren, Pedro Davila; eta hirugarren Txesco.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!