«Distantzi luzeetako frogak egiteko egoskorra izan behar da»

Kronika - Erredakzioa 2010ko urr. 2a, 02:00

Gaur Cavalls del Vent-eko mendi proban hartuko du parte Zigor Iturrietak, Katalunian; 84 kilometrotako proba da.

ZIGOR Iturrietak Mont Blanc-eko ultra trail proban hirugarren egin zuen iraila hasieran, eta gaur Katalunian da, bertan jokatuko den Cavalls del vent proban parte hartzeko asmoz. 84 kilometrotako proba izango da, eta aurreneko aldiz joan den urtean egin bazen ere, izen haundia hartu duen proba da.

«Burua ondo ikusten dut, hankak ez hain ondo»
Iturrietak munduko korrikalari inportantenekin batera hartuko du parte gaurkoan, bertan izango dira munduko onena den Kilian Jornet, Miguel Heras, eta Alpeetako lasterketa irabazi duten bi ingelesak. Iturrietak Kro­nikari adierazi dionez, marka ona egiteko asmoz joan da Kataluniara, nahiz eta buruz hankez baino hobeto sentitzen den: «burua ondo ikusten dut, hankak ez hain ondo. Hala ere, distantzia hauetan burua izaten da inportantea, fisikoa baino psikologikoa inportanteagoa izaten da, egoskorra izan behar da, burugogorra. 40garren kilometrotik aurrera guztiok gaude nekatuta, handik aurrera buruak agintzen du»

Datorren urtean Ultrak izango ditu helburu
Zigor Iturrietak datorren urteko lasterketak ere bu­ruan ditu dagoeneko. Azal­du duenez, aldez aurretik pentsatu behar dira, kalendarioa prestatu behar da. Bi patrozinadorerekin hitz egiten ari dela aitortu dio Kro­nikari, eta honek Europa mailako lasterketak ko­rritzea ahalbidetuko diola: «datorren urtean Ultretara bakarrik dedikatu nahi dut, 80 kilometrotik gorako lasterketetara. Euskal Selek­zioarekin badut aukera, baina beste bi marka potenteekin nabil hitz egiten. Horiei esker, Eu­ropa mailako karreretan parte hartzeko aukera izan­go dut: Trasgran­ca­naria 123 kilometrotakoa, Andorra­ko Trans­bul­­ca­nia 100 kilometro in­­gu­ru­koa, eta Mont Blanc, 90 kilometrotakoa». Lasterketak prestatzeko, Zigorrek, astean 2 edo 3 egun segidan entrena­tzen ditu, eta 5-6 ordukoak izaten diran entrenamenduak, azkarrak.

2010EKO EMAITZAK
Ultrak-Lasterketak
3garren Mont Blanc-en (90 km)
1go Lakako lasterketa
2garren Bidarrai, Euskal Herriko maratoian 
4garren Sorginen lasterketan 

2009KO EMAITZAK
1go Euskadiko Kopan
3garren Euskadiko Txapelketan
4-5-9garren Hiru Ultretan (Mont Blanc-erako puntuatzeko).


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!