Spinning eta Pilates, gustokoenak

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 2a, 02:00

Martxan dira Kirolde­gi­ko ikastaroak, areto barru­ko­ak, eta igerilekukoak. Guztira 43 ikastaro hasiak di­ra, eta 545 lagun ari dira haietan, astean bi edo hiru egunez.
Oraindik tokia libre dago 30 ikastarotan, eta Kirolde­gi­tik jendeari animatzeko deia egin diete. Plazak libre di­tuz­ten ikastaro batzuk mar­txan hasi dira; beste batzuk ez dira osatu, baina osatuko balira hasiko lirateke. Beraz, aukera haundia dago oraindik.

22 talde bi ikastarotan
Arrakasta gehien izan duten ikastaroak Pilates eta Spi­nning dira (Ciclo Indoor). 280 lagun inguru apuntatu da ikastaro horietara, eta 22 talde ari dira martxan. In­door Walkingak ere dezenteko eskaria izan du, 55 lagun inguru; eta igerilekuko ikastaroetan ere herritar asko apuntatu dira, 80 guztira, bi ikastarotan.
Aerobik-ean ere 70 lagun ari dira, eta Mantenimendu Gimnasian, 51. Body Trai­ning ikastaroa ez da osatu.

Igerilekuan,
2 ikastaro eta 8 talde

Igerilekuan talde guztietan dago aukera oraindik, izena emateko. Mantenimendua eta Aqua Gim ikastaroak eskaintzen dira, eta 8 talde ari dira martxan.

Haurren ikastaroak
ikasturtearekin martxan

Kiroldegitik jakinarazi dutenez, igerilekuko haur eta haurtxoen ikastaroak aurrerago hasiko dira, ikasturtea hasten denean.

TOKIA DAGO TALDE HAUETAN

Aerobik   
Astelehen-Asteazken    09:00
Astelehen-Asteazken    19:30
*Astelehen-Asteazken    15:00
*Asteartea-Osteguna    20:00

Spinning - Ciclo indoor   
Astelehen-Asteazken    14:00
Astelehen-Asteazken    20:00
Astelehen-Asteazken    21:00
Astearte-Ostegun        10:00
*Astearte-Ostegun        14:00

Pilates   
Astelehen-Asteazken    16:00
Astearte-Ostegun        15:30
Astearte-Ostegun        16:30
Astearte-Ostegun        17:30
*Astelehen-Asteazken    17:00
*Astearte-Ostegun        12:30

Indoor walking   
Astelehen-Asteazken    18:30
Astearte-Ostegun        11:00
Astearte-Ostegun        19:00
Astearte-Ostegun        20:00
*Astearte-Ostegun        14:30

Mantenimendu Gimnasia   
Asteartea-Osteguna        18:00

*Body Training   
*Astelehen-Asteazken    18:00


IGERILEKUKO EKINTZAK:
TOKIA DAGO TALDE HAUETAN


Mantenimendua   
Astelehen-Asteazken-Ostiral    07:10
Astearte-Ostegun        07:10
Astelehen-Asteazken-Ostiral    08:10
Astearte-Ostegun        14:00
Astearte-Ostegun        19:45

Aqua Gim   
Astelehen-Asteazken-Ostiral    09:00
Astearte-Ostegun        09:00
Astelehen-Asteazken-Ostiral    19:45

(*) Talde horiek ez daude martxan, nahikoa jende apuntatu ez delako.  Oraindik izena eman liteke, eta jendez osatzen badira, martxan hasiko dira.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!