Jose Angel Yanciren koadroak ikusgai Donostian

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 30a, 02:00

Martindegi auzoko Jose Angel Yanci artista hernaniarrak pintura erakusketa jarri du Donostian, Groseko NoColor aretoan (Colon pasealekua, 37). Erakusketak 21 gramoko papera izena du, eta bertan, papera euskarri­tzat hartuta, Yancik egindako 20 bat lan daude ikusgai eta erosgai.

Artista ezagunekin hezia

Yanci, hainbat artista ezagunen pintura klaseetan eta tailerretan parte hartuta hezi da pintore gisa, hala nola, Julian Ugarte pintorearen klaseekin, Juan Luis Goenaga eta Jose Luis Zumetaren pintura tailerrekin, Juan Luis Baro­jaren kalkografia grabatuarekin eta Nerea Zapirainekin serigrafia tailerrean, Artele­kun.

Sari ugari
Artista hernaniarrak sari uga­­­ri jaso ditu, besteak bes­te, Gi­puzkoako Artisten El­kar­teko VIIgarren Pin­tura Lehia­­ke­tan hirugarren saria eta Xgarren lehiaketan Oho­rezko aipa­­­me­na izan zuen bere lanak.
Horrez gain, Tarnos Hi­ria Saria jaso du 62garren Salon d´Auto­mne Boucou-Tar­no­sen (Fran­tzia), Diplo­ma Adour Bidasoako 15ga­rren Pin­tu­ra Lehiake­tan... Eta  ohorezko gonbidatua izan da Do­ni­­bane Lohitzu­neko Salon d´Automnen, eta beste lehi­a­keta ugaritan hautatua ere bai.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!