Euskal Herriko kamisetarik onenak, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 16a, 02:00

Ondarroako Zapato Azu­­­­le jaiaren barruan, Eus­kal He­rriko Kamiseta Azoka an­tolatu ohi da ekainaren azken larunbatean. Bertan, kamiseta one­na­ren saria banatzen dute partaideen artean, eta aurten, Her­naniko Aiko-maiko dendak es­kuratu du, bigarren aldiz.
Aitzol Goikoetxea eta Ain­­h­o­­­­­a Lujanbio dira Aiko-mai­koko diseina­tzai­leak eta den­daren jabeak, eta Kronikari azaldu diotenez, azo­kan parte har­tzen dutenen artean egiten dute bozketa, eta orain arte ka­miseta bat izaten bazen ere saritua, aurten postu osoa hartu du­te kontuan. Guztira 23 partaide izan dira, iaz baino gehiago; tar­tean, Her­naniko Gora! eta Oke­ne.
Aiko-maikoko bi diseina­tzaileek aitortu dute oso ondo pa­satzen dutela azokan, giro ede­rra izaten baita egun oso­an, eta salmentarako ere baliagarria izaten dela: «Jendea zain egoten da azokan erosteko. Ondo sal­tzen da, baina aurten nabaritu da krisia».

Arrakastaren sekretua
Goikoetxea eta Lujanbiok bos­garren aldiz hartu dute parte Kamiseta Azokan eta orain de­la bi urte ere beraiek lortu zu­ten saria. «Eta gaine­ra­koetan bi­ga­rren geratu ga­ra. Hortxe-hortxe ibiltzen gara Tolosako Tartalo markarekin», azaldu du­te. Arra­kas­ta­ren nondik-no­rakoaz gal­detuta, sekretua, besteak bes­te, kolorean egon daitekeela aipatu dute: «Pos­tuan ka­mi­se­tak zabalduta jartzen ditugu eta oso koloretsua ikusten da. Ho­rrez gain, diseinatzerakoan, saia­tzen gara kamiseta koadro bat bezala har­tzen eta irudia ez dadila bakarrik er­dian egon. Baita ere, euskerazko poe­sia edo kan­turen baten hi­tzak sartzen ditugu, testua sar­tzen dugunean, eta hori gustoko du jendeak».
Aiko-maiko dendak 4 urte beteko ditu Gabonetan. 2006ko Kamiseta Azokan beraien ka­misetek izandako arrakastaren ondorioz za­bal­du zuten  denda (Karmelo Labaka 4) Goikoetxea eta Lujanbiok. Eta egun, marka gehiago ere aurki daitezke. Skunkfunk markarekin ere hastekoak dira. Horrez gain, Her­naniko Aitor Ruiz de Egui­noren kamisetak  eta Zikuren bi­txiak dituzte salgai.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!