Umeak hasi dira udaraz gozatzen!

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 1a, 02:00

UME koadrila haundiak ikusiko dira datozen lau asteetan herriko kaleetan barrena, eskola bukatu, eta Udaleku irekien garaia iritsi baita. Atzo hasi ziren Uda­leku irekiak Hernanin, eta hilabete osoan zehar, 570 ume eta 72 begirale bilduko dira, egunero, lau gairen bueltan antolatutako joko ekitaldiez gozatzen. Horrez gain, 3 koordina­tzaile eta zuzendari nagusi bat ere badituzte, eta aurten nobedade bezela, bost per­tsona arituko dira praktiketan. Udalekuak udaletxeko Euskera Zerbitzuak antola­tzen ditu.

Astean gai bat: baserria, zirkoa, detektibeak, eta ipuinak
Aurtengo Udaleku irekiak astero gai ezberdin bat landuko dute: aurrenekoan baserria, bigarrenegoan zirkoa, hirugarrengoan detektibeak eta laugarrengoan ipuinak. Baserrian adibidez, egingo dituzte: adimen jokoak, animalien karetak, birziklatzen ikasi, eta azoka. Azokan esaterako, ume bakoitzak erabiltzen ez dituen hiru gauza ekarriko ditu etxetik, eta azokan, trukatzeko aukera izango du besteek ekarritako gauzekin.

San Ferminak eta ur jokoak ere ez dira faltako
Udalekutako jokuek gai ez­ber­dinekin lotura izan arren, urteroko jokoak ere izango dira. Uztailaren 7an San Fer­min eguna ospatuko dute, txupinazo eta guzti. Baita ere, egingo dituzte igerileku irekira irteerak eta ura eska­tzen ibiliko dira kaleetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!