Idi dema eta aizkolariak gaur Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 27a, 02:00

BASERRITARREN egunak gero eta jende gehiago biltzen du herrian, eta aurtengoan ere, egitarau zabala antolatu du Elur Txori elkarteak.
Hirugarren urtez jarraian, idi-dema erakustaldia izango da Gudarien plazan. Alde batetik, Inaxio Telleriaren idi parea arituko da, eta bestetik, Iñaki Intxaurbu­rurenak. Dema 1.200 kiloko harriarekin burutuko dute, zeinek plaza gehiago egin.

Telleria nagusi azken bi urteetan
Orain arteko bi demetan Telleriaren idi parea izan da nagusi: 2008an, 49 plaza egin zituzten, eta Intxaurburu­renak 31 plaza; 2009an berriz, Telleriak 46 plaza egin zituen, eta Intxauruburuk 38.

Urrezko Aizkorako kanporaketa segidan
Ordubete beranduago, 12:30etan, Urrezko Aizkorako Txapelketako kanporaketa jokatuko da Tilosetan. Gipuzkoako bi aizkolari izango dira aurrez aurre, alde batetik, Leabu­ruko Anjel Arrospide, eta bestetik, Igeldoko Jose Mª Ola­sagasti. Txapelketako bigarren saioa izango da gaurkoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!