Iazko San Joanak berriz bizitzeko aukera, ‘Joan Festara!’ liburuarekin

Kronika - Erredakzioa 2010ko eka. 17a, 02:00

Iazko San Joanetako argaz­kirik esanguratsuenak bildu ditu Ikor Kotx Jon Urbe ar­gaz­kilari ezagunak Joan Fes­tara! ar­gaz­ki liburuan, Udala­ren la­guntzarekin. Argaz­kiak iku­siz, iazko San Joanak be­rriz bi­zitzeko bidea ematen du li­bu­ruak,  bertan bildu bai­­titu jaie­ta­ko ekintza ezber­dinak, «her­na­­niarrentzat ga­rran­tzi­tsuak di­ren ekintzak», hain zuzen. Izan ere, hori izan du Urbek bu­­ruan, hernania­rrei zuzen­du­­tako produktua iza­tea. Ber­tan ikusi daitezke iaz­ko, Axeri Dan­tzak, San Joan sua, Ake­la­rrea, gaueko zein egu­neko gi­roa... San Joanak bizitzeko au­ke­rarik izan ez zutenentzat ere aproposa dela uste du egile­ak.

350 argazki inguru

Urberen esanetan, mo­du ba­te­an herritarrei atera­ta­ko ar­gaz­ki­ak liburuan biltzea he­rrita­rrei berea dena itzul­tzea be­za­la izan da. Hori horrela, pre­zi­oa ere ahalik eta «herri­koiena» jartzen ahalegindu dira. 12 eu­ro­an, iazko San Joanetara buel­tatzeko aukera paregabea es­kaintzen du Joan Festara! ar­gaz­ki liburuak 158 orritan bil­du­tako 350 argazki ingurure­kin. Herriko taberna, okindegi eta kioskoetan erosi daiteke, besteak beste.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!