Heziketa Zikloetan izena eman nahi duenak aukeratzeko garaia du

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 30a, 02:00

Heziketa Zikloetan aurrematrikulazio epea ireki dute, maiatzaren 31tik ekainaren 11ra. Orain aukeratu beharko da egin nahi den zikloa, eta matrikulazio definitiboa uztailean egingo da. Hernani BHI Institutuak aukera zabaldu du aurten.

Heziketa Zikloak dira lan mundura sarrera azkarrena eskaintzen duten ikasketak, ziurrenik. Ikasketa oso kon­kre­tuak izaten dira, bi kurtsotan egiten diren moduluak, nor­ma­lean, eta praktikak egin on­do­ren, enpresetan lanean hasteko aukera izaten da, sarri askotan. Orain da garaia gustoko zikloa aukeratzeko. Bihartik aurrera aurrematrikula egin behar da nahi den zentro, eta zikloan, ekainaren 11 arte. Matrikulazioa, uztailean egin­go da, uztailaren 3tik 7ra. Ikastetxe guztiek orain za­baldu dute zer eskaintzen du­ten. Hernani BHI Instituak eskaintza berritu du aurten: goi mailako bi ziklo, er­­­di mai­lako hiru ziklo, eta hasie­rako prestakuntzako bi programa es­kaintzen ditu Institutuak. Eta aurten bi berrikuntza izan­go dira tartean: Teleko­mu­nikazio insta­la­zioak (er­di mai­lako zi­kloa), eta Hasierako lan­bide pres­ta­kun­tza­ko programak (DBH ez duten ikasleentzat). Karmelo Laba­ka eraikinean eskainiko ditu ziklo eta pro­gra­ma horiek Hernani BHI Institutuak, euskera hutsean, (D ereduan).

Goi mailako zikloak, lan mundura sarrera
Goi mailako zikloetatik lane­ra­ko oso ondo prestatuak ate­ra­tzen dira ikasleak. Bi urteko goi mailako ikasketak eskain­tzen ditu Hernani BHIk, eta bi ziklo dira aukeran: Fabrikazio Mekanikoko Diseinua, eta Insta­lazio Elektroteknikoak. Hiru hilabeteko praktikak egingo dira inguruko enpresetan, eta atzerrian egiteko aukera ere bada, Erasmus programarekin. Batxilergoa edo erdi maila­ko zikloa egina behar da goi mailako zikloetan sartzeko; bestela, 18 urte eginak, eta sarbide proba gainditua.

Erdi mailako zikloak, hiru aukera, berrikuntza bat
Telekomunikazio instalazioei buruzko zikloa eskainiko du Hernani BHIk aurten. Zikloak berak ere halaxe du izena, eta horrez gain, urteroko beste bi ziklo ere izango dira: Meka­ni­zazioa eta Instalazio elektriko eta automatikoak. Erdi mailako zikloak bi urtekoak izaten dira, eta hiru hilabeteko praktikak egin os­tean, lan mundurako balio duen titulua eskuratuko du ikas­leak. Praktikak atzerriko herrialde batean ere egin daitezke, Leonardo programa­re­kin. Goi mailako zikloetara ere sartu liteke, erdi mailakoa bukatuta. DBH egina behar da ziklo horietan sartzeko; eta DBHrik ez bada, 17 urte eginak, eta sarbide proba aprobatua.

Bi programa, DBHrik ez dutenentzat
Hasierako Lanbide Prestakun­tza­ko Programak deitu diote, eta aukera berria da Hernani BHI Institutuan. DBHrik ez dutenentzat bi urteko kurtsoak dira, lan mundura sartzeko beste aukera bat. Bi pro­grama eskainiko dira: Mekani­za­zioa eta Mendeko Pertsonak Zaintzeko laguntzailea. Informazio gehiago lortzeko: 943-551958 telefonoan, eta www.hernanibhi.com orrian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!