Xabier Erdozia ‘Lou’ hil da

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 4a, 02:00

Xabier Erdozia Lou hil zen atzo, 42 urte zituela, gaixotasun larri baten ondorioz. Zine aditua, eta Hernaniko talde eta mugimendu askotan parte hartutakoa zen Lou. Herna­ni­ko Kronikako kolaboratzaile lanak egin zituen azken urteetan, zine aditu modura.

Zinearen Txokoa
Zi­nearen Txokoa atala mai­su landu zuen hernaniarrak, be­re berea zuen ikuskera ema­­nez, Kronikako sail bereziari: Donostiako Zine­mal­dia­rekin hasi zen, eta gerora, Beldu­rrez­ko Zinemaldiaren jarraipena, eta hilean hileko pelikulen gomendioak ere egin zi­tuen Louk.

Potemkin taldeko sortzaile, eta Zinemaldian lanean
Zine aditua zen Lou. Her­na­nin zine taldea sortu zuen bes­te hernaniar batzurekin ba­tera: Potemkin taldea, hain zuzen ere. Potemkin taldeak emanaldi asko egin zituen Hernanin, eta beraiek abiatu zituzten, besteak beste, Her­na­niko Udako Zine emanaldiak. Zine aditu bezala, Donostiako Zine­mal­dian ere lan egin zuen, urteetan.

Molotoff, Kanika, eta herriko hainbat mugimendu
Musika jartzen aritzen zen, DJ moduan, eta herriko talde as­kotan parte hartu zuen. Mo­lo­toff irratian urte askotan aritu zen, eta Kanika taldean ere lan egin zuen, Floridako Haur Txokoan. Hernanin ezaguna zen Lou, hainbat talde eta mugimendutan parte hartu zuelako. Hernaniko Kronikak ere agur berezi bat eskaini nahi dio Louri, eta besarkada haundi eta goxo bat bere inguruko guztiei; lagunei eta familiakoei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!