Giza eta Gizarte Zientziak edo Zientziak eta Teknologia?

Kronika - Erredakzioa 2010ko mai. 1a, 02:00

Etorkizunean izan nahi dutenari begira, Batxilergoan zein ikasketa egin erabaki­tzeko garaia iritsi zaie Her­nanin ikasi nahi duten DBH 4ko ikasleei; izan ere, aurrematrikula egiteko epea astelehenean zabalduko da Her­nani Institutuan. Maiatzaren 3tik 12ra izango dute aukera, bi egunak barne. Matrikula, berriz, uztailaren 7tik 13ra egin beharko dute.
Kontxi Urnieta Institutuko zuzendariarekin eta Ana Goe­na Ikasketa Buruarekin ­bildu da Kronika, besteak beste, jakiteko Hernanin Ba­txilergorako dagoen eskain­tzaren berri. Bi arduradunek azaldu­ta­koaren arabera, LOE Hez­kuntzako Lege berria dela eta, aldaketa txiki bat izango da datorren ikasturtean. Auke­ren artean hiru modalitate izatetik bi izatera pasako da: Giza eta Gi­zarte Zientziak, eta Zientziak eta Teknologia. Zientziak eta Tek­no­logiak bat egingo dute eta mo­dalitate bakarra osatuko dute, «baina praktikan hiru izaten jarraituko dute», zehaztu du Goenak.
Hernanitik kanpo, bi modalitate horiez gain, hirugarren bat ere badago: Batxilergo Artistikoa, hain zuzen. «Bai­na Gipuzkoa osoan hiru lekutan bakarrik dago, Donostian, Beasainen eta Eibarren; eta gehienok bi hauek eskaintzen ditugu», azaldu dute Institutuko bi arduradunek.
 
Irakasgai orokorrak,
modalitateko hiru eta
aukerakoa

Ikasleek edozein modalitate au­ke­ratzen dutela ere, bi mailetan irakasgai orokorrak izango d­i­tuz­te, hau da, derrigorrez de­nek egin beharrekoak. Horiez gain, modalitateko irakasgaiak izango dituzte, hiru aukeratzeko. Batxilergo motaren arabera au­kera ezberdinak izango d­ituz­te, hala nola, latina, mate­ma­tika, ekonomia edo fisika eta kimika... Eta azkenik, aukerako ira­kas­gai bat aukeratu beharko du­te: frantsesa edo Euskal He­rriko Historia edo Informa­zi­oa­­ren eta Komuni­ka­zioa­ren Tek­nolo­giak... «On­do­ren egin nahi duten Goi Mailako Ziklo­a­ren edo Graduaren arabera auke­ra­tzen dute. Lehenengo mai­lan orokorragoak dira eta bi­ga­rren mailan eskaintza za­bal­du egiten da eta bidea zehazten doaz», nabarmendu du Goe­nak.
Giza eta Gizarte Zientziak eginda, honakoak dira aukerak, besteak beste: filologiak, historia, ekonomia, zuzenbidea, magisteritza, kazetaritza, soziologia, filosofia... Zientziak eta Teknol­giak eginda, berriz: biosanitarioa, hau da, erizain­tza, medikuntza, psikologia... eta biologia, geologia, ingenieritza, arkitektura...

Boloniarekin aldaketak
Bolonia prozesua dela eta, al­daketak izango dira Gra­duetan eta Batxilergoko ikasleengan eragina izango du. Hala azaldu du Goenak: «Psikologia, esaterako, lehen karrera humanistikoa zen, eta orain, zientifikoa. Biosanitario itinerarioaren ba­rruan kokatzen dute orain, eta ikasleek Batxilergo Zientifikoa egin behar dute», adierazi du ikasketa buruak.
Horrez gain, selektibitatean ere aldaketak eragin dituela nabarmendu du: «Orain selektibitatea bi fasetan bereizten da. Lehen egiten ziren irakasgai orokorrak eta modalitateko hirurak. Orain, alde batetik, derrigorrezko azterketa dago, eta bertan sartzen dira orokorrak eta modalitateko bat. Selektibitatea honekin gainditu daiteke. Gertatzen dena da, karrerak egiteko, ia gehienetan, plazak mugatuak direla; beraz, nota lortzeko, ez da nahikoa horrekin bakarrik. Kasu honetan 10 atera dezakete gehienez. Bigarren fasea li­tzateke, beste proba espezifikoa egitea nota altxatzeko. Modalitateko beste bi irakasgaiak eginda, bi puntu gehiago lortzeko aukera dago. Denera, 12».
Orain ikaslea mugatuagoa dagoela ere gaineratu du Goenak: «Gradu batek al dizu exigitu selektibitatean azterketa jakin bat egina izatea. Esaterako, fisikako karrera egin nahi baduzu, selektibitatean fisikako azterketa egina eduki behar duzu, bestela ezin duzu karrera hori aukeratu. Eta balioak ere desberdinak dituzte irakasgaiek ikasi nahi duzunaren arabera. Konplikatua da. Lehen hautaproba egin eta ateratzen zen notaren arabera aukera zegoen erabakitzeko zer ikasi nahi zenuen. Orain aurretik argi eduki behar da. Mugatu egiten du ikaslea». Boloniari lotuta, ikasleei zuzendutako orientazio zerbitzua dutela jakinarazi dute Urnietak eta Goenak.

Ingelesa indartzen

Boloniaren barruan baita ere, ikasleek ingelesa behar-beharrezko dutela ikusten dute Institutuan. «Europan barrena bidaiatzeko eta ikasketak egiteko-eta, ingelesez funtziona­tzen da eta hasi gara pausoak ematen ingelesa indartzeko. Berez, trilinguismoa ez dugu planteatu, baina hasi gara proiektu batzuk aurrera eramaten. Esaterako, ingelesa eta biologia elkarlanean eman dituzte ikasleek eta ekainean ere, lehenengo mailakoekin min­tza-praktika tailer bat egin nahi dugu. Nahi dugu izatea zerbait ludikoa. Ikasleak motibatu eta ahoskera eta entzumena landu. 2012tik aurrera selektibitatean, ingeleseko az­ter­ketan, ahozko atala sartuko da eta hori prestatu egin behar da», azpimarratu du Goenak.

Hernanitik kanpoko
ikasleak eta talde txikiak

Hernani Institutua ez da herrira bakarrik mugatzen, eskualdeko gazteak ere biltzen dituela azaldu du Kontxi Urnietak: «Ur­nietakoak, Astigarraga­ko­ak, Arano eta Goizuetakoak... etortzen dira Batxilergoa ikastera. Goizuetakoek izugarrizko joera dute». Institutuaren jarduna ezaugarritzen duen beste kontu bat, talde txikiak izatea dela ere azpimarratu du Urnietak: «20-25 ikasleko taldeak ditugu eta talde txikiak izanik, jarraipena zuzenagoa da».

«Selektibitateko emaitza oso onak»
Talde txikiekin lan egiteak emaitza onak ematen dizkiela argi geratu da behintzat selektibitatean. «Emaitza oso onak ditugu. Gainera askotan esaten dute hemen puztu egiten ditugula notak eta hori argi geratu da ez dela horrela. Batxilergoko gure bataz bestekoa 7,21 da, Gipuzkoan 7,43 eta EAEn 7,37. Eta selektibitateko emaitzetan, berriz, bataz besteko altuagoa dugu. Joan den urteko ikasturteko emaitzei erreparatuz: 42 ikaslek egin zuten selektibitatea eta gaindituak IES Her­na­nin %97,6 izan ziren, Gipuz­koan 96,9 eta EAEn 96,2».

Ikuspuntu praktikoari eta aisiari garrantzia
Irakasgaietan alde teorikoaz gain, ikuspegi praktikoa barneratzea beharrezko ikusten du­te­la azaldu du zuzendariak eta hori horrela, irteera eta tailer ugari egiten dituztela na­bar­men­du du. «Artean eta zien­tzie­tan jarduera asko egiten dira. Teknologian ere bai. Kar­melo Labakara jaisten dira prak­tikak egitera. Bigarren mai­lakoak astero joaten dira autobus batean».
Eta aisiari lotuta, antzerki taldea ere badago Institutuan. Ekainean emanaldi bat eskain­tzekotan dira gainera. «Lehengo urtean ez zen egin, baina aurreko bi urtetan bai. Biterin egin izan dira emanaldiak eta arrakasta izaten dute. Gainera, gustora ibiltzen dira ikasleak. Gi­doia eta dena beraiek egiten du­te. Interesgarria dela iruditzen zaigu alde hori ere lan­tzea».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!