Irizar gaineko etxea desalojatu zuten herenegun

Kronika - Erredakzioa 2010ko api. 18a, 02:00

OTSAILAREN bukaera al­dean, Irizar gainean dagoen etxebizitza (Gasatienea) oku­patzea erabaki zuten herriko zenbait gaztek «etxebizitza hutsik zegoela eta», eta herenegun, desaloja­tu egin zituzten Ertzainek, agin­du hori zutela esanda. Etxebizitzan bizi ziren gaz­teek Kronikari azaldu diote ika­­ra­garria izan dela desalojo prozesuaren azkartasuna: «bi egu­­netan deklarazioa hartu, epaitu eta desalojatu egin gai­tuzte; gai­nera, errekurtsoa jar­tze­ko epea bukatu aurretik. Epaia aurretik erabakita ze­go­en». Errekurtsoa jarria zuten da­goe­neko, eta epea aste­lehe­nean bukatzen da. Prozesua be­ra salagarria de­la azaldu du­te. Horrez gain, jabeen jarrera salatu nahi izan dute: «ez gara ezer kentzera joan. Hasiera-hasieratik saiatu gara tratu batera iristen eta prest ginen beraiek behar zutenean etxea uzteko. Proiektu bat zegoela esan ziguten, eta ez da hala. Azkenean aitortu ziguten egia: ez dugu okuparik nahi. Aurre­iritziak daude okupen kontra eta gu ez gara lapurrak».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!