Herritarrek sortutako plataformek bidalitako idatziak

Kronika - Erredakzioa 2010ko mar. 20a, 01:00

Hernanin garbiago eta
hobeto biziko gara

Hernanin beti indar handia izan dute ideia progresistek: nazioaren defentsa, kultura obreroa, etorkinen integrazioa, euskararen normalizazioa, fe­mi­nismoa... Hondakinen tratamenduan atzeratuta ibili gara eta orain daukagu munduan aurrean dabiltzanen parean jartzeko aukera.
Zabor kontuetan, gizarteko gai gehienetan bezala, bi aukera nagusi daude munduan. Ba­te­tik, enpresario handiek eta politikari eskubitarrek  bultzatzen dute jendeak ero moduan kontsumitzea, kutsaduraren kontrolik eza, hondakinekin negozioa egitea, sistema zentralizatu ga­restiak, intzinerazioa.
Beste aldetik, jende aurrerazaleek, justizia sozialaren eta ekologiaren aldekoek, eskatzen dute kontsumoa kontrolatzea, hondakinak murriztu, berrerabili, birtzilkatu eta konposta­tzea. Orain Hernanin korronte handi horretan sartuko gara.
Herritarren esku ez dago dena, baina asko bai. Maia­tzetik aurrera gutxiago kutsa­tu­ko dugu, herria garbiago edu­kiko dugu eta errausketarik gabe gure hondakinak ho­beto kudeatuko ditugu.

Hernanin Zero Zabor taldea


Atez Ate, 6.045 sinadura
6.045 sinadura jaso ditugu gal­deketaren alde, jendeak baloratu dezan: EAE-ANV 4.187 bozka lortu zituen, oposizio osoa elkartuta 4697. He­rriko politikariek horrelako mugimendu bati erantzuna eman behar diotela iruditzen zaigu. Kalean zeuden kexak ikusita, bizilagun talde batek sinadura jasotzeari ekin zion kexa hauek nonbait erakusteko asmoz. Bizila­gunak bere aldetik orrien fotokopiak atereaz, denda eta taberna batzuetan orriak utziz... eta nola ez: politikariek hartu zuten parte.

EZ ­DUGU INOIZ TALDE POLITIKORIK ATZE­TIK EDUKI. Gure alkatearekin hori argi­tzera joan ginenean onartu zigun, baina publikoki inoiz ez zuela onartuko ere esan zigun, berak bazekiela zergatik idatzi zuen hori. Oso gogorra izan zen hori entzutea, batez ere badakielako, bere hitzak zer eragin eduki duen merkatari eta per­tsona batzuen aurka. Orain HERRIAREN TXANDA DA: EMAN HITZA HERRIARI.

Erreferenduma eskatuz firma bilketa egin duen
plataforma
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!