Emango al didazu telefonoa ‘halako’ sagardotegikoa?

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 14a, 01:00

Hemendik aurrera zerorren telefono mugikorrean sagardotegi guztien informazioa izan dezakezu. Gipuzkoako Sagar­dotegien 2010eko Gida sortu du Gipuzkoako Sagar­dogileen Elkarteak. Eskuko telefonoan eramateko informazio praktikoa eskaintzen du, eta argibide guztiak instant ba­tean ematen ditu. Zeure mugikorrean nahi duzula? Mo­du askotan egin dezakezu: errezena, mezua bidali, ´Txotx` 5195era. Beste aukerak: www.sagardotegiak.com.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!