Hogeita lau elkarte arituko dira lehian, horien artean Hernani, 7garren Berria Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 10a, 01:00

ostiralean hasiko da Berria txapelketaren 7garren edizioa, eta atzo aurkeztu zuten pren­tsau­rrean. Euskal He­rriko pelota elkarteek joka­tzen duten txa­pelketa garran­tzitsuene­ta­koa da, eta aur­tengo edizioan hogeita lau elkarte arituko dira lehian, horien artean Hernani. Txa­pelketa Berriak-ek antolatzen du, Aurrera Saiaz, Adiskide eta Hernani taldeekin batera. Txapelketako kanporaketa ugari Hernaniko pelotal­e­kuan jokatuko dira, horien ar­tean final haundia. Aurre­neko partiduak ostiralean jokatuko dira eta finala martxoaren 27an izango da.

Euskal Herri osoko 28 elkarte lehian
Txapelketan parte hartzen duten pelota elkarteen kopurua geroz eta haundiagoa da. Aurtengoan 24 izango dira, tartean Gipuzkoako 8, Nafarroako 8, Bizkaiako 5, Arabako 2 eta Iparraldeko bat.

Hernani zerrendaburu
Txapelketako aurreneko fa­sean zortzi kanporaketa joka­tuko dira, eta aurreneko partiduak ostiralean izango dira. Horietako bat, Oberena eta Añorgaren artekoa Hernanin jokatuko da. Ondoren sartuko dira zerrendaburuak, tartean Her­nani: eta lehenengo partidua otsailaren 19an jokatuko du. Fase hau jokatuta, onenak final laurdenetara pasako dira, eta segidan finalerdiak joka­tuko dira. Final Haundia be­rriz, martxoaren 27an jokatuko da, Hernanin.

Gipuzkoako 8:
Gazteleku (Andoain)
Añorga
Ilunpe (Azpeitia)
Oiarpe (Oiartzun)
Bergara
Hernani
Aurrera Saiaz (Bidegoian)
Zazpi Iturri (Amezketa) 
Nafarroako 8:
Txaruta (Baztan)
Oberena (Iruñea)
Aurrera (Leitza)
Erreka (Doneztebe)
Aldabide (Arbizu)
Irurtzun
Zugarralde (Burlata)
Uharte
Bizkaiako 5:
Gure Kirola (Barakaldo)
Usansolo
Markina
Igorre
Adiskide (Galdakao)
Arabako 2:
Amurrio
Txukun Lakua (Gasteiz) 
Iparraldea

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!