Hasi dira arraunak dantzatzen!

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 4a, 01:00

Tenporada aurreko lehendabiziko estropada izan zen atzo Kontxan, eta Hernaniko lau batel izan ziren bertan. Tenporada hilaren 24an hasten da.

BATEL denboraldia urtarrilaren 24an hasiko da, eta aurre-denboraldiko lehendabiziko estropadak hasi dira. Atzo Kontxan jokatu zuten urteko lehendabiziko estropada, eta Hernanik lau batel eraman zituen, arraunak dantzatzen hasteko asmoz. Emaitzak ez ziren onegiak izan, baina aurrera, de­zen­te hobetzeko koadrila dutela jakinarazi du taldeak; animoso daude, beraz. Ka­deteetako batelak zortzigarren eta azken postuan iritsi ziren. Seniorretan, nesken batela azkenaurrekoa izan zen, eta mutilena ere bai. Hurrengo estropada urtarrilaren 17an dute, hori ere Kontxan, eta ligaz kanpokoa. Batel liga, urtarrilaren 24an hasiko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!