Anboto taberna itxi egingo dute eta gaur festa izango da

Kronika - Erredakzioa 2010ko urt. 2a, 01:00

Bihar, Anboto tabernak ateak itxiko ditu eta hori dela eta, gaur, despedida festa antolatu dute arratsaldeko 17:00etatik aurrera. El Furu eta Trifulka taldeek hasiko dute festa eta ondoren, DJ Bifful ariko da musika jartzen, itxi arte. Anbototik gonbidapena luzatu dute azken agurra ematera joateko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!