Javier Mutuberria ORONAko Zuzendari Nagusia: «Galarreta estrategikoa da, Orona eta Mondragon Korporazio guztiarentzat»

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 26a, 01:00

GALARRETAN egitekoa den Parke Teknologikoaren bultzatzaile Orona enpresa izan da. Oronak ikerketa eta garapenerako zentru be­zala definitu du proiektua, eta Mondragon Korpo­ra­zioko kide diren Ikerlan eta Mondragon Uniber­tsi­tatea­rekin sortuko du Ikas­leku Fundazioa, Gala­rre­tako Par­­kearen erdia inguru hartuko duena. Hernaniko Kronikak Ja­vier Mutuberriarekin hitz egin du, Oronako Zuzen­da­ri Nagusiarekin. Mutuberriak esandakoaren arabera aspaldian zuen Oronak zabaltzeko asmoa, «2004an egoitza be­rria inauguratu genuenean ari ginen pentsa­tzen hurrengoan. Zure proiektu enpresariala hazkundearekin lotzen baduzu, azpiegituren proiekzioa eta etorkizuna ezinbestekoa da». Galarreta oso leku aproposa dela irizten dio Mutu­berriak:  «Her­nani delako (bertako enpresa izan­da ba­du­gu nolabaiteko ´zor` hori Hernanirekin), Parke Tek­no­lo­gikoa delako, eta bisiblea de­lako; Do­nostial­dea­ren foko estrategikotzat hartu liteke».

«Orona EIC guztia bertan»
Batez ere, ikerketa eta garapenerako sekzioa jarriko du Oronak Galarre­tan. Lehen ere asko inberti­tzen du Oronak i+g alorrean, eta horren adibide da Orona EIC (Elevator Innovation Centre). 150 profesional ari dira i+g alorrean lanean, eta 10 milioi euro bideratzen ditu horretara. Galarreta proiektuan bilduko du Oronak Orona EIC osoa, promozio zentroa, eta korporazioaren hainbat egoi­tza eta azpiegitura ere bertara eramango ditu.

Ikasleku Fundazioa: Ikerlan, MU eta Orona
Oronak ikerketa eta garapenean, elkarlanean egin izan du lan Ikerlan eta MUrekin. Horregatik, Galarretako ideia Oronak bultzatutakoa bada ere, proiektua Mondragon Kor­po­­ra­zioko hiru kideek osa­tzen dute. Ikasleku Fun­da­zioa sor­tu dute, eta hark gestionatua izango da Parke Tekno­logikoaren %50 inguru.

Hernaniarrentzat ‘ikur’
Mutuberriaren ustez, Ikasle­ku ikur bihurtuko da Her­na­ni­rentzat, «Aukera ederra da Hernaniko gazteriarentzako, bere bide profesionala gara­tzeko: arlo teknikoa, ingenieritza, ekitzaile perfila duten pertsonentzat».

ORONA
Orona osatzen dute: Orona S.Coop jatorrizkoak eta Electra Vitoria S.Coop enpresak. Horiek dira nolabait Mondra­gon Korporazioan (MCC) Elevación Dibisioa eratzen dutenak:
DATUAK:
-Bi kooperatiba hauek filialak dituzte, munduko hainbat lekutan: Portu­ga­len, Frantzian eta abar. Guztira: 28-30 enpresa.
-Lapostuak: 4.000
-Fakturazioa: 500.000.000 euro
-Ikerketa eta garapenean, barruan eta kanpoan 150 ingeniari.
-’20tik 1 Orona’: Munduko 20
 igogailu berrietatik 1 Orona da.
-180.000 aparatu martxan
Oronak sortuak eta banatuak.
-92 herrialdeetara bidaltzen
ditugu igogailuak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!