Iparragirre, XVI. mendetik etorkizunera, tolare-baserritik Sagardo Gunera

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 10a, 02:00

Urte guztian zabalduko ditu ateak, bertako produktuak eskainiko dituen terraza eta jantokiarekin, sagardo katak egin eta historia ezagutzeko aukerarekin, eta abar... Ate irekiak gaur eta bihar, 12:00etan, aurrez deituta: 943 55 03 28

Mandio  zaharretik sartu, eta haritz enbor zimurtu batek egingo digu agurra. XVI. mendekoa da, gotikoa, Iparragirre tolare-baserria zela adierazten due­na. Etorkizunera sartuko gara, Iparragirreko Sagardo Gunera, bertakoei, turistei eta bisitariei sagardotegia barru-barrutik erakusteko tokira.
Bisita gidatuak, sagardo ka­tak eta bertako produktuen ma­ridajeak, tolare za­ha­rra ikus­teko aukera... dena, Ipa­rra­girre sagardotegi zahar-berrituan.

«Baserri izakera, espazioak, ez genituen galdu nahi»
Iparragirrek joan den asteazkenean aurkeztu zuen Sa­gar­do Gunea, eta jende asko bildu zen, sagardoaren eta turismoaren munduko jendea, gastronomiarekin lotutakoa, herritarrak, komunikabideak eta or­dez­kari politikoak. Aran­txa Eguz­kitzak gidatu zuen aur­kezpena, Maialen Lujan­biok abiatu zuena, hiru bertso dotore botata, mandioko atetik: «Sagardo gune hontan ikusi, ahal izango da dena, nola gehi­ago gozatzen baitan, zer den eza­gutzen dena».
Eguzkitzak adierazi zuen, Iparragirre berritu nahi zutela bioeraikuntzako irizpideak erabilita. Hasi bezain azkar konturatu omen ziren arkitektoak baserriaren balioaz, Josu Jau­re­gi, Olatz Jauregi, eta Iñigo Etxe­zarreta. «Tolare zaharra bisitagarri egin nahi genuen eta baserri izakera, espazioak, ez genituen galdu nahi. Horrek eraman gaitu pixkanaka baserriko sorrerarekin bat egitera. Eta Josuk esan zigunean bertako zutabe eta habe batzuk gotikoak zirela, hain zuzen baserriak sagardo fabrika bezela sortu ziren garaikoak, zentzu guztia bilatu genion ganbara zaharra sagardo gune bihurtzeari».

Dastatze gunean katak eta maridajeak izango dira, eta hilean behin munduko sagardoak probatzeko aukera.


Ibon Aburuzak, Gipuzkoa­ko Sagardogileen elkarteko le­hen­dakariordeak azpimarratu zuen, Iparragirrek izan duen ausardia, krisi garaiotan apustu hori egiteko.

«Ekologikoaren aldeko apustua etorkizuna da»
Koldo Lizarraldek, Diputa­zio­ko Landa Garapeneko zu­zen­dariak, kalitatearen aldeko apustua az­pimarratu zuen, eta ze garran­tzia duen bertakoaren eta ekologikoaren aldeko apustuak, «eko­logikoak bermatzen digu nekazaritza iraunkor bat, eta etorkizuna, nekazaritzarentzat».

«Pauso bat harago planteatu duzue»
Bittor Orozek, Eusko Jaur­la­ritzako Elikagaien politikako sail­buruordeak, adierazi zuen, Iparragirrek pauso bat harago eman duela planteamendu ho­nekin, «etorkizunari begira­tu diozue, baina arbasoak kontuan hartuta. Horrez gain, tu­rismoari balio erantsia eman diozue, eta beste aukera bat gehiago. Gainera, ez duzue sa­gardoan bakarrik pentsatu, lekua eman diezue bes­te produktuei ere».

Kata eta maridajea, bisitariei
Juan Zuriarrain enologoak maridaje txiki bat egin zuen. Iparra­gi­rreko hiru sagardoak aipatu zi­tu­en, eta Beobide izenekoa azpimarratu, Label-Ekolo­gikoa, eta Ipa­rra­girreko izarra. Juanjo Usa­rra­ga sukaldariak egindako pintxoak probatu ziren, eta baita Labeleko beste produktu batzuk ere, Basatxerri urdaiazpikoa, Euskal Okelaren okel-taloak, eta txuleta, esaterako.

Urte guztian zabalik
Iparragirrek txotx denboraldian orain arte bezala jarraituko du, baina horrez gain, urte guztian zabalik izango dute terraza eta jangela, bertako produktuekin, ostiral, larunbat eta igandeetan, 12:00etatik aurrera. Sagardoa botilan probatu eta aukeran izango dira, razioak, pintxoak, eta menu ezberdinak.
Dastatze gunea: mandiotik sartuko gara dastatze gunera, sagardo gunearen bihotzera. Sagardo dasta­tzeak eta maridajeak egingo dira bertan, eta hilean behin, munduko sagardoak probatuko dira.
Bisita gidatuak egingo dira  sagastitik boteilara, sagardotegiaren mundua ezagutzeko. Lau hizkuntza aukeran eta gor-mutuentzako hizkuntza ere bai. Bisita ostean, aukera egongo da Iparra­gi­rreko hiru sagardoak probatu eta pintxo bat jan edo bertako menua probatzeko.
Iparragirre ikasgelan batetik ikastetxeentzako eskaintza berezia izango dute, sagargin­tza eta sagardogintza zer den ikasteko. Horrez gain, Juan Zu­riarrain enologoak sagardo kataren oinarriak erakutsiko dizkie hasi-berriei.
Iparragirre Lagun Taldean apuntatu liteke nahi duena, eta eskaintza eta abantailak izango ditu.

Ate irekiak, gaur eta bihar
Ikusteko aukera, gaur eta bihar, 12:00etatik aurrrera. Deitu au­rrez: 943 55 03 28.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!