«Liztorraren azala hain da gogorra, erleak ezin duela zulatu»

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 20a, 02:00

Erlea erremediorik bilatu ezinda dabil liztorrari aurre egiteko. Naturak ba ote du beste biderik oreka bat bilatzeko?

«Hiltzeko makina perfektua» da liztor asiatikoa, askoren ustez. Erlea baino azkarragoa, eta sendoagoa, eta arma in­dartsuagoak dauzkana. Erleak aurre egiten dio, baina ez di­ru­di ezer egiten dionik. Ho­rren faltan, ba ote dauka na­tu­rak beste biderik oreka bat bila­tze­ko? Ba al du aurkaririk Vespa velutinak? Eguraldia bera izan liteke aurkari bat, eta bertako lizto­rra Vespa crabroa beste bat; Urkiolak dio, velutinak alde egiten diola crabroari.
Erlearen joerak ezagutzen...

«Ikusia daukat bost liztor asiatiko erlauntza aurrean, eta bertako liztor bat iritsi, eta denek alde egiten»


Urkio­lak bideoz grabatu ditu lizto­rra eta erlearen arteko borro­kak, eta harrituta dago, erleak ezin diola meilarik egin. «Erle­ak ezin dio ezer egin. Lizto­rra­ren azala hain da gogorra, er­le­ak ezin du zulatu. Aurre egiten diote­ne­an, bat baino gehiago gainean jarrita ere, ezin diote eztenik sartu. Oso azal gogorra du».
Bideo batzuetan azaltzen da nola zenbait erle populaziok liztorra harrapatu, bildu, eta ito egiten duten, hegoei era­ginda sortzen duten beroa­rekin. Erlezainen lehendaka­riak ez du gehiegi sinisten bero bidez liztorra itotzeko formula hori, «Interneten ikusi ditut irudiak, baina ez da Vespa velu­tinarik ageri. Beste liztor bati egiten diote hori, ez liztor asia­tikoari. Gainera, liztor baten­tza­ko 200 erle igual behar dira, eta leher eginda ge­ratzen dira».

‘Crabro’ eta ‘velutina’, bertakoa eta kanpokoa
Hemen bada beste liztor bat, beti hemen egon dena baina orain gero eta gehi­a­go ezagu­tzen ari garena. Vespa crabro dauka izen zien­tifikoa, hemen­go liztorra da, eta liztor asia­tikoa bai­no pixka bat haun­dia­goa da. Bertako liztorra ager­tzen denean, kanpoko lizto­rrak ospa egiten omen du, hori dio behintzat Urkiolak. «Ikusia daukat, bost liztor asiatiko er­launtza aurrean, eta bertako liztor bat iritsi, eta denak alde egiten; bertakoak aldegin, eta berriz etortzen».
Vespa crabroak, bertako liz­to­rrak, kanpoko liztorraren jo­kaera igual iguala du. Erleak harrapatzen ditu, eta bere ka­bira eramaten. Aldea bat da: hemengoa askoz urriagoa da kanpokoa baino. Hemengoak kabi txikiagoak egiten ditu, eta horregatik, erlezainek ez dute antzeman orain arte.

Etsai naturalak, okila?
Hemengo liztorrak klabe ba­tzuk eman ditzake. Kabi txikia­goak egiten ditu, eta egural­diari hobeto erreparatzen dio, itxuraz. Horrez gain, kanpo­ko­ak errespetua dio. Etsaia ordea, ez da etsai naturala. Urkiolari galdetuta, Urkiolak dio akaso okil haundiak egin dezaiokeela kaltea liztor asiatikoari. Baina erleari ere ez ote dio egingo?
Hemen orain arte liztorra eta erlea orekan bizi izan dira, eta Asian ere bai, han ere bai baitira erleak, eta liztorrak. Ikusteko dago, oreka hori be­rriz ere iritsiko ote den gurera. Eguraldia, ber­tako liztorra, okil haundia, erleak berak bilatzen duen moduren bat... akaso hor­tik etorri liteke oreka na­tural bat, oraindik nondik nora joango den ez dakiguna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!