Banka etikoari buruzko hitzaldia, bihar

Kronika - Erredakzioa 2014ko mar. 26a, 01:00

Txarla informatiboa emango dute Fiare eta Cop. 57ko kideek. Biterin izango da, 19:00etan.

hernaniko Stop Kaleratzeak taldeak hitzaldi informatiboa antolatu du bihar, banka etikoari buruz. Bi banku etikotako kideak egongo dira bertan; Fiare eta Cop. 57koak hain zu­zen. Banka etikoa zer den, no­l­a funtzionatzen duen, zein­tzuk diran helburuak... azalpenak ematea izango da hi­tzaldiaren helburuetako bat.
Bertaratutako guztien za­lantza eta galderak erantzuteko prest ere egongo dira, hi­tzaldiaren asmoetako bat baita, mahainguru moduko bat sortzea.
Hitzaldia Biteri kultur etxean emango dute bihar, iluntzeko 19:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!