Kantari eta kontari, hilabete berriari

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 5a, 02:00

Kulturaz josita datoz maia­tzeko egunak; kontzertu, azoka eta erakusketaz blai. Baina kantuan eta ipuin kontari eman zieten hasiera, atzo. Ipuin eta kantuen kulturarteko astea ari dira ospatzen, larun­ba­tera bitartean.
Aste osoan zehar izango da Inutensilios erakusketa Gazte­txean, bisita gidatuekin. Doan da, baina gonbidapena eskatu behar da aurrez, 943 55 29 66 (Udal Liburutegia) edo 943 33 60 71 (AMHER) telefonoetara deituta.

Ipuinen maratoiak
Eta ipuinen astean, noski, kontalariak ezin falta. Hamai­ka herrialdetako jendea ariko da ipuinak kontatzen, mundu osoko istorioak konpartitze­ko. Atzo izan zuten aurreneko saioa, eta beste bi ipuinen maratoi izan­go dira: gaur 19:00etan Goiz Eguz­kin, eta bihar 18:00etan Biterin.
Erakusketaz gain, beste bi ekitaldi ere izango dira Gazte­txean: hitzaldia etzi, 19:00e­tan; eta errezitaldia ostira­le­an, 20:00etan.

Lau azoka, eta kontzertu sorta zabala
Gainerakoan, ez da ezer falta­ko maiatzean. Lau azoka izan­go dira: Bigarren Eskukoa, Lo­re eta Landareena, Gara­gar­do azoka eta Kultur arteko azoka.
Eta kontzertuak ere, mota guztietakoak izango ditugu: Udaberriko Kontzer­tua, Txala­par­ta Festa, Kantuz Eguna, Joxan Goikoetxearen Zeru horren infernuak, Musika Es­kolako ikasleen kontzertuak...
Biterin, gainera, bost era­kus­keta izango dira, eta ez dira faltako literatur solasaldiak.

IPUIN ETA KANTUEN ASTEA
Gaur-bihar: Ikastetxeen ekitaldiak.
Gaur:
17:00-19:00, Inutensilios erakusketa, Gaztetxean.
19:00, Ipuinen maratoia, Goiz Eguzkiko parkean.
Bihar:
18:00, Ipuinen maratoia, Biterin.
Osteguna:
17:00-18:15, Inutensilios erakusketa, Gaztetxean.
19:00, Hitzaldia: No es buscar la perla en la basura, es ver la basura como perla. Gaztetxean.
Ostirala:
17:00-19:00, Inutensilios erakusketa, Gaztetxean.
20:00, Errezitaldia, Gaztetxean.
Larunbata:
11:00-14:00, Inutensilios erakusketa, Gaztetxean.

MAIATZEKO KULTUR AGENDA
4-9 Hernani hitzetan: ipuin eta kantuen kultur arteko astea.
9 Bigarren eskuko azoka. Atsegindegin.
9 Kalez Kale Kantari. Plaza Berritik, 12:00etan.
9 Erromeria. San Joan Konpartsa.
15 San Isidro jaia.
16 Lore eta landare azoka. Behemendi. Urbieta kalean.
16 Elkartasun eguna.
17 Udaberriko kontzertua. Hernasax eta Hernani Musika Banda. Ave Maria parkean, 12:30etan.
21-23 XXIX. Txalaparta Festa. Kontzertuak. Hernani Musika Eskola eta Ttakun Ttan Ttakun.
26 Ipuin kontaketa. Lur Korta. Udal Liburutegian, 17:30etan (3-4 urte) eta 18:00etan (5-7 urte).
28-31 Garagardo Azoka. Errugbi elkartea. Atsegindegin.
29-31 Kultura arteko azoka. Hernani Errotzen.
30 Kantuz Eguna. Kantuz abesbatza. Biterin, 20:00etan.

Hernani’n Musik
8 Zeru horren infernuak. Shakespeareren sonetoak. Joxan Goikoetxea. Biterin, 20:00etan. Sarrerak salgai daude dagoeneko.
15 Goi Mailako txistua. Jon Ansorena Mujika. Biterin, 20:00etan. Sarrerak erreserbatzeko aukera, maiatzak 11tik aurrera.

Hernani musika eskolako ikasleen kontzertuak
6 Akordeoi ikasleak. Milagrosan, 17:30etan.
14 Tolosako ikasleen elkartrukea. Biterin, 18:30etan.
20 Teklatu ikasleak. Biterin, 18:00etan. Literatur solasaldiak
13 Las horas, Michael Cunnigham. Gaztelaniaz. Dinamizatzailea: Jose Luis Cancho. Udal Liburutegian, 19:30etan.
19 Londres kartoizkoa da, Unai Elorriaga. Euskeraz. Dinamizatzailea: Ane Mayoz. Udal Liburutegian, 19:30etan.
Erakusketak
4-8 Bide Heziketa: IX. Marrazki Erakusketa. Udaltzaingoak antolatuta. Biterin.
8-22 Puntuz egindako jantzien argazkien erakusketa. Astearteko Lagunartea. Biterin.
12-20 Angel Azkue eta Koldo Azpiazu gogoratuz. Biterin.
25-29 Biteriko tailerretako haurren lanen erakusketa. Biterin.
25-29 Eskoletako haurrek ingurumenari buruz egindako lanen erakusketa. Artelatz. Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!