Artelana egingo dute Andre Kalean, eta proposamenak nahi dituzte

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 25a, 02:00

Andre Kalea aukeratu du Tabakalerak, Komanditario berriak ekimenaren barru­an, bertan artelan bat jar­tzeko. Helburua da, artearen bidez mugimendu sozialek egiten dituzten eskaera edo alda­rri­kapenei erantzutea. Horrela, Andre Kalearen proiek­tua izan da hautatua, Kalandria taldeak aurkeztua.
Dagoeneko aukeratu di­tuzte, Kalandriak eta Haizea Barcenilla arte bitartekariak elkarlanean, artelana egingo duten artistak: Alaitz Aren­zana eta Maria Ibarretxe, Señora Polaroiskako kideak.

Kalearen iragana, oraina eta geroa lotzea da asmoa
Orain, artelana zehaztea falta da, eta horretarako, Andre Kalearekin lotura dutenen ekarpenak jaso nahi dituzte: anekdotak, pasarteak, oroitzapenak, bitxikeriak... Astelehenean egingo dute bilera, Biterin, arratsaldeko 19:00etan.
Andre Kalearen iragana, oraina eta geroa lotzea da asmoa, eta beraz, sexu, adin eta jatorri ezberdinetako pertsonen ekarpenak jaso nahi dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!