Bertso sarituak kantatuko dira gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 17a, 02:00

Gaur banatuko dira sariak, Dobera Euskara Elkarteak sagardotegietan antolatu du­en Bota bertsoa! paper lehia­ketan parte hartu dutenen artean.
Guztira, 27 sagardotegitan egin da lehiaketa: Hernaniko Alberro, Altzueta, Goiko Las­to­la, Iparragirre, Itxasburu, La­rre Gain, Olaizola, Otsua-enea, Rufino eta Zelaian; Astigarra­ga­ko Alorrenea, Astarbe, Bere­ziartua, Gurutzeta, Ipintza, Larrarte, Lizeaga, Oialume Zar, Oiarbide, Petritegi, Rezola, Roxario, Sarasola eta Zapi­ainen; eta Urnietako Elutxeta, Eula eta Oianumen.
Denen artean, 200dik gora bertso jaso dira, era guz­tie­takoak, eta sariak ere asko izango dira, sagardotegiek emanak.

Sari banaketa, kantuan
Gaur arratsaldeko 19:00etan egingo da sari banaketa, Biteri kultur etxean. Bertan jaki­naraziko dira zein izan diren saridunak, eta horietako batzuk saritutako bertsoak kantatuko dituzte, Hernaniko Iraulio Panttalone bertso es­kolako kideek lagunduta. Saioa irekia da, eta beraz, bertso emanalditxo batez gozatzeko aukera izango da.
Denera, 25 bertsotik gora saritu dira, era guztie­takoak: sakonena, umo­retsuena, poeti­koena, tekni­koena, xele­bre­ena...

Gaur etorri ezin dutenek, sariak Doberan
Bertso sarituen egileei jaki­naraziko zaie zein sari irabazi duten, eta gaurko emanaldira etorri ezin dutenek, astele­henetik aurrera jaso ahal izango dituzte dagozkienak, Doberako bulegotik pasata.
Sariak sagardotegiek jarri dituzte: sagardo kajak, Aimar Olaizolaren kamixeta, 2 lagunentzako otorduak...
Sagardogileek nabarmen­du dute giro ona sortu dela, eta datorren urtean errepi­katzeko asmoa azaldu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!