ANak gerturatze eskaera ukatu die Arruarte eta Baldori

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 2a, 02:00


Herenegun jakinarazi zenez, Auzitegi Nazionalak ukatu egin die 30 euskal presori Euskal Herriko kartzeletara gerturatzeko eskaera. Horien artean dira bi preso hernaniar: Gari Arruarte gaixo larria eta Jose Jabier Zabaleta Baldo, 24 urte daramazkiena preso. Epaileak dio, horrelako neurriak hartzeko, urraketa argia egon behar dela presoen oinarrizko eskubideetan, eta ez dela hala. Abokatuek helegiteak jarriko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!