Alebin eta infantilek Hernani Saria izango dute jokoan gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko mar. 14a, 01:00

Pistako denboraldia atzean utzi, eta karreterakoari ekin diote dagoeneko txirrin­du­lariek. Hernaniarrak ere ber­tan dabiltza, JOCC taldearen eskutik, besteak beste. Aurre­ko asteburuan jokatu zuten denboraldiko aurreneko las­ter­keta eta gaur, bigarrena izango da, Hernanin. Hain zuzen, Hernani Saria izango da jokoan, JOCCek antolatuta, arra­tsaldeko 16:00etatik aurrera. Alebin eta infantil mailako laster­keta izango da.
Gipuzkoako hainbat herrita­ko txirrinda eskoletako txi­rrin­dulariek hartuko dute parte: Irun, Oarsoaldea, Do­nos­tia, Buruntzazpi, Zarautz, Zumaia, Hernani... Denera, 80 bat neska-mutilek parte hartzea espero da.

Urbieta kalean, irteera eta helmuga
Urbieta kaletik, Karrero ta­berna aurretik abiatuko dira txirrindulariak eta bertan bu­katuko dute lasterketa. Urbie­ta kaletik, Latsunbe kalean zehar jarraituko dute Zinkoe­nea­raino eta handik, Txirrita kalean barrena, berriz Urbie­tara bueltatuko dira. Alebinek hiru buelta egingo dituzte eta infantilek, zortzi.

Hernaniko 11 alebin eta 10 infantil, gaur
Gaurko lasterketan, Herna­ni­ko 11 alebinek eta 10 infan­tilek hartuko dute parte. Hala ere, gehiago dira JOCC talde­an izena eman dutenak aur­ten: 23 umek, hain zuzen. 12 dira alebinak: Irati Arteaga (Donostiako Amasorrain ikas­tola), Mikel Goikoetxea (Langile ikastola), Endika Iñigo (Langile), Danel Iriondo (Langile), Oihan Jorna (Lan­gile), Xabier Leñena (Langile), Naia Mangas (Urumea), Ekain Mitxelena (Langile), Roberto Rodriguez (Inmaku­la­da), Aitor Torres (Langile), Unax Urretabizkaia (Langile) eta Aner Zilbeti (Langile). Eta 11 infantilak: Maddi Arizmen­di, Aimar Arteaga, Igor Igle­sias, Beñat Iñigo, Iker Iraola, Iker Iriondo, Mikel Monge, Ibai Rodriguez, Laura Rosado, Daniel Salcines eta Hegoi Urretabizkaia.
Dena dela, Unax Urreta­bizkaiak eta Mikel Mongek atsedenaldia hartu beharko dute denboraldi baterako, biak min hartuta baitaude.

Zikloturista taldekoek denboraldiko hirugarren irteera egingo dute bihar, Alkizara. 09:00etan abiatuko dira Zinkoeneatik.

Irati Arteaga alebina irabazle, eta Hegoi Urretabizkaia infantila bigarren
Aurreko larunbatean jokatu zuten denboraldiko aurre­neko lasterketa, Hondarribi­an. Eta JOCC taldeko txirrin­dulariek emaitza ederrak lortu zituzten. Besteak beste, alebinetan, Irati Arteaga lehenengo neska izan zen eta Naia Mangas hirugarren geratu zen. Mutiletan, Aitor Torres izan zen hernaniarren artean azkarrena. Oroko­rrean, 11garren geratu zen. 
Infantiletan, berriz, Hegoi Urretabizkaia bigarren geratu zen sailkapen nagusian. Herna­ni­ko neskarik azka­rrena, Laura Rosado izan zen; oro­korrean, laugarrena. 

Bide mozketak
Lasterketa dela eta, 16:00-17:30 tarte horretan, bide mozketak izango dira tarteka kale hauetan, eta autobusak ere bere geltokiak lekuz aldatu beharrean izango dira.

Hiru kadete, Donosti Berrin
Kadete mailan, JOCCek ez du talderik eta Donosti Berri taldean dabiltza hiru gazte: Beñat Garmendia, Beñat Clemente eta Josu Herrero. Kadete mailako lasterketa bihar izango da. Zarautz Saria jokatuko dute (52km), goizeko 10:00etan hasita.

Bost txirrindulari, master mailan
JOCCek, master mailako tal­dea ere badauka, Bioracer enpresaren laguntzarekin. Zortzi txirrindulari dabiltza: Mikel Mujika (Elite-senior), Axier Otaño (Master 30), Ricardo Se­rrano (M30), Alexander Juanikorena (M30), Riki Buen­dia (M30), Iñigo La­rrañaga (M50), Xabier Zilbeti (M50) eta Iñaki Juanikorena (M60).
Ostegunean, master mailako Zumarragako Hiria Sari Nagusia jokatuko da, Gipuzkoako Txapelketaren barruan.

Alkizara irteera bihar
Zikloturista taldekoak ere mar­txan dira eta bihar den­boraldiko hirugarren irteera egingo dute. Alkizara (41 km) joango dira. 09:00etan jarri dute hitzordua, Zinkoenean. 

LASTERKETEN EGUTEGIA
Alebin eta infantilak
Gaur: Hernani.
Martxoak 21: Donostia.
Martxoak 28: Zarautz.
Apirilak 18: Donostia.
Apirilak 25: Irun.
Maiatzak 2: Usurbil.
Maiatzak 9: Zarautz.
Maiatzak 17: Irun.
Maiatzak 23: Astigarraga.
Maiatzak 30: Lasarte-Oria.
Ekainak 6: Zarautz.
Ekainak 13: Lezo.
Ekainak 20: Zumaia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!