Hau egarriya! gaiari erantzunez, zein bertso okurritzen zaizu? Dobera Euskara Elkarteak bertso lehiaketa antolatu du: Bota bertsoa! Bertsoa eta sagardoa elkar hartuta joan izan dira beti, eta txotx denboraldia garai aproposa da, horri bultzada txiki bat emateko. Helburua da, sagardotegietan ere, euskal giroa eta euskera bera bultzatzea: «garai bateko giro sanoaren aldeko apustua da. Sagardogintza, bertsoa eta euskerak bat egiten dute lehiaketa honetan. Bertako eta kanpotik etorritakoek hartu dezakete parte, jende askok. Laburbilduz, herria egiteko modu bat da».
Nahi den doinu eta neurrian
Iniziatiba gustatu zaie inguruko sagardogileei, eta asko animatu dira kaxa sagardotegietan jartzera: Hernani, Ereñotzu eta Astigarragako ia sagardotegi guztiek egin dute bat. Kaxa berdeak bertan daude, eta baita bertsoa idatzi beharreko paperak ere. Edozein neurri eta doinuan idatzi daitezke bertsoak, beti ere, Hau egarriya! gaiari erantzunez. Izen abizenak eta harremanetarako telefonoa ere jarri behar dira.
Opari ugari
Bertso askok jasoko dute oparia. Izan ere, hainbat aspektu saritu nahi dira: bertso sakonena, umoretsuena, poetikoena, teknikoena, erritmikoena, xelebreena, originalena, morbosoena kaligrafiarik txukunena...
Sariak ere, ez dira nolanahikoak izango: sarrerak Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako, sagardo kaxak, otorduak, Aimar Olaizolaren kamiseta...
Lehiaketan parte hartzeko aukera martxoaren 29ra arte izango da. Epaimahai lanetan Hernaniko Bertso Eskola ariko da, eta astebeteko epean emango ditu tituluak. Saribanaketa eta argazkia toki neutral batean egingo dira, irabazleekin eta sagardogileekin.
Zein sagardotegitan daude kaxak?
Alorrenea
Astarbe
Bereziartua
Gurutzeta
Ipintza
Larrarte
Lizeaga
Oialume Zahar
Oiarbide
Petritegi
Rezola
Sarasola
Zapiain
Alberro
Altzueta
Goiko Lastola
Iparragirre
Itxasburu
Larre Gain
Olaizola
Otsua-Enea
Rufino
Zelaia
Elutxeta
Eula
Oianume