Aimar Machio bosgarren, Munduko Kopan

Kronika - Erredakzioa 2015ko urt. 31a, 01:00

Etorkizun haundiko tiratzailea dela erakutsi du beste behin Aimar Machio Jimenez gazteak. Nimesen Munduko Kopa jokatu da kategoria ezberdinetan eta 1.060 arku tiratzailek hartu dute parte. Ostadar taldeko kidea da Machio hernaniarra, eta Erren­teriako beste hiru gazterekin izan da Nimesen.

126ren artean, 5garren
Machiok 15 urtez azpiko txapelketan hartu zuen parte. 126 tiraltzaileren artean egon zen lehia. Sailkapen fasea jokatuta, kanporaketek markatu zuten txapelketa. Buruz buru jokatu ziren kanporaketak, eta 6 puntu azkarren egiten zituenak jarraitzen zuen Munduko Kopan. Machio final laurdenetara iritsi zen eta Frantziako txapeldunaren kontra jokatu zuen fasea. Lehia estua izan zen. Tirada guztiak kontuan izanda 150 puntu zeuden jokoan, eta 148 lortu zituzten biek. Desenpatea jokatu zuten: gezi bat erdira bota, eta zeinek lortu puntu gehiago. Eta hemen ere, berdinketa. Biek lortu zituzten 10 puntu, baina Mercader frantsesaren geziak 2 milimetro barruago jo zuen, eta berak egin zuen aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!