Europako Parlamentuari buruz gaur, Bilbao

Kronika - Erredakzioa 2015ko urt. 23a, 01:00

Hernaniko EAJ alderdiak hitzaldia antolatu du gaur, arratsaldeko 19:00etan Biteri kultur etxean.
Izaskun Bilbao europar­lam­entari jeltzalea gonbidatu dute, bere lanaren berri eman eta beste hainbat gai lantzeko. Hernaniar guztiak bertara­tze­ra gonbidatu dituzte.

Europako Parlamentua ezagutzeko aukera
Izaskun Bilbaok Europako Par­la­mentuan egiten duen lanari buruz hitz egingo du, eta erakunde horrek duen ga­rran­tzia ere azpimarratuko du.
Bestalde, ekonomia eta gi­zarte gaiak ere landuko ditu, eta Euskadik Europaren ba­rruan duen papera ere az­tertuko du.

Hitzaldi irekia
Hernaniko EAJ alderdiak her­naniar guztiak gonbidatu nahi ditu hitzaldia entzutera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!