Ohe elastikoak, jokoak, eskulanak... gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2014ko abe. 22a, 01:00

Gabonetako oporrak hartu zituzten herriko txikienek joan den ostiralean. Opor bereziak izan ohi dira hauek, ospakizun egun asko baitaude tartean. Egun guztiak onak dira ordea, ondo pasatzeko, eta Hernaniko Udalak hori erraztu nahi die. Hala, umeentzako ludoteka anto­latu dute hiru egunez: gaur, bihar eta ostiralean.

Kiroldegian, debalde
Ludoteka Kiroldegiko 1go pis­tan jarri dute, eta sarrera de­balde da gerturatzen diren guz­tientzat. Bertan jarri di­tuzte ohe elastikoak, slac­k­line, mahai jokoak, eskula­nak, jolas kooperatiboak, eta askoz gehiago. Hiru egunetan, ordutegi bera izango du ludotekak: goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!