Mahai-ingurua antolatu du bihar Hernaniko Kaleratzeak Stop plataformak: «bankuen maltzurkeria eta Kutxabank kasua izango ditugu aztergai». Biteri kultur etxean jarri dute hitzordua, 19:30etan.
Hiru hizlari, gaian adituak
Mahai-inguru formatua izango du biharko ekitaldiak, eta gaian adituak diren hiru hizlari gonbidatu dituzte okasiorako: Jose Maria Erauskin abokatua eta Kaleratzeak Stop Talde Juridikoko kidea; Javier Olaverri abokatua eta politologoa; eta Julian Zapiain ATTACeko kidea eta Kaleratzeak Stop taldeko kolaboratzailea. Moderatzaile lanetan Urko Apaolaza ariko da, Argia aldizkariko kazetaria.
Informazioa jaso edo gaiaz jakin nahi duten guztiak gonbidatu dituzte, gerturatu eta parte hartzera
Herritarrei gonbidapena
Mahai-ingurua irekia da, eta interesa duten herritar guztiei egin diete bertaratzeko gonbitea. Informazioa jaso edo gaiaz jakin nahi duten guztientzat okasio berezia izango da biharkoa.