Bi musika emanaldi antolatu dira gaur Hernanin. Biak oso desberdinak.
Euskal Herrian bizi diren poloniarren elkarteak, Arrano Zuriak, antolatu du kontzertuetako bat. Milagrosan izango da, 12:00etan. Beste kontzertua ‘Hernani’ Musika Eskolako txistulariek emango dute, 12:30etan udaletxeko arkupeetan.
Poloniako musika, independentziaren urteurren festan
Asteartea, azaroak 11, izan zen Poloniako jai egun nazionala; Poloniak independentzia lortu zuela 96 urte dira. Hori ospatzeko, Euskal Herrian bizi diren poloniarren elkarteak, Arrano Zuriak, bazkaria antolatu du gaur Hernaniko Santa Barbara elkartean, eta aurretik, musika poloniarrean oinarritutako kontzertu bat izango da.
Eguerdiko 12:00etan izango da, Milagrosan. Chopin izango da kamara kontzertu honen oinarri, eta hiru musiko ariko dira jotzen: Elzbieta Podolak (flauta), Alek Mikolajczyk (kontrabajua) eta Javier Perez de Azpeitia (pianoa).
Euskal doinu ezagunak
Musika Eskolako txistulariek, berriz, 12:30etan joko dute, udaletxeko arkupeetan.
Txistuaren ohiko errepertorioko piezez gain, hainbat euskal doinu ezagun ere joko dituzte. Esaterako, Xabier Leteren Maiteaz Galdezka, edo Ken Zazpiren Ilargia.
Ikasturteko aurreneko kontzertua izango dute hau.