Astelehenetik aurrera salgai izango dira Pausokak ateratako egutegi berriak, 2015ekoak. Ondorengo dendetan erosi ahal izango dira: Inaxi Okindegia, Plaza Berriko kioskoa, Lekuona okindegia, Ikertxo Izoztuak eta Bigarren Eskuko denda. Aurten ere, Pausokako neska-mutilak aterako dira egutegiko argazkietan, hainbat ezagunekin batera: Pirritx eta Porrotx, Ane Pirata, Amaia eta Ari, Errealeko jokalariak, Ibon Estevez eta Bera Berako jokalariak.