Tarteak irekitzen hasteko momentua iritsi da

Kronika - Erredakzioa 2014ko urr. 25a, 02:00

Hernaniko Xake Txapelketa ari da sartzen bere fase ederrenean. Alderik ez da izan oraindik, onenen artean, baina hasiko dira aurreneko tarteak zabaltzen. Izan ere, elkarren kontra ariko dira, orain arte galdu ez dutenetako bi: Eneko Martiarena eta Fernando Esnaola.
Bitik bi irabazi dituzte Ketxus Navascuesek eta Iñaki Erdoziok ere. Aurrenekoak atsedena eskatu du asteburu honetan, eta beraz, puntu erdi jasoko du. Eta Erdoziok, Mikel Zubia izango du aurkari, zeina puntu eta erdirekin dagoen.

Hamar partida, bihar
Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute, Zumitza tabernan, arratsaldeko 16:00etan hasita. Guztira, hamar partida izango dira. Goiko postuetan jarraitu edo sartzeko lehiatuko dira batzuk; beste zenbaitek, berriz, aurreneko puntuak lortzea bilatuko dute, txapelketa hasiera txarrari buelta emateko.

2. jardunaldiko emaitzak
Pinilla 0-1 Erdozio
Oxan 0-1 Fernando Esnaola
Martiarena 1-0 Joseba Goikoetxea
Altuna 0-1 Navascues
Josetxo 0-1 Manso
Mikel Zubia 1-0 Kofi
Ixidro Esnaola 0-1 Fermin
Pablo Arrondo 1-0 Dani
Berrotaran 0-1 Zigor
Joxe Mari Arriaran 0-1 Lujanbio
Aiert Lereki 0-1 Jon Korbella
Udakiola 1-0 Ekaitz

3. jardunaldia (bihar, 16:00)
Fernando Esnaola-Martiarena
Erdozio-Mikel Zubia
Fermin-Pablo Arrondo
Manso-Oxan
Jon Korbella-Altuna
Joseba Goikoetxea-Udakiola
Zigor-Lujanbio
Kofi-Ixidro Esnaola
Dani-Josetxo
Ekaitz-Joxe Mari Arriaran
Atsedena: Pinilla, Berrotaran eta Navascues (eskatuta, 0,5 puntu) eta Aiert Lereki (zozketaz, 1 puntu)

Sailkapena
1-4. Erdozio, Martiarena, Navascues, Fernando Esnaola (2 puntu)
5-8. Mikel Zubia, Pablo Arrondo, Fermin, Felix Manso (1,5 puntu)
9-17. Pinilla, Oxan, Altuna, Joseba Goikoetxea, Jon Korbella, Udakiola, Zigor, Lujanbio (1 puntu)
18-21. Ixidro Esnaola, Josetxo, Kofi, Dani (0,5 puntu)
22-24. Berrotaran, Arri, Ekaitz, Aiert Lereki (0 puntu)

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!