Hernaniko xake txapelketa, bihartik

Kronika - Erredakzioa 2014ko urr. 11a, 02:00

Ikasturte berriarekin batera, bueltan da Hernaniko Xake Txapelketa. Zumitzan jokatuko da aurten ere, igandean hasita. Joko sistema suitzarra erabiliko da, eta guztira 7 jardunaldi izango dira jokoan: bihar, urriaren 19 eta 26an, eta azaroaren 2, 9, 16 eta 23an.
Arauak: jokalari bakoitzak ordutebete izango du jokatzeko. Bi jokalariak ados jarriz gero, partida astean zehar jokatzeko aukera izango dute, eta igandeko antolatzaileei emaitza jakinarazi. Bi atseden hartzeko aukera ere, izango dute; baldintza da, aurreko astean eskatzea; jokatze ez duenak puntu erdia jasoko du. Azken bi partiduetan ez da atsedena hartzeko aukerarik izango. Sariak egongo dira irabazlearen­tzat, herriko onenarentzat eta adinaren arabera, onenarentzat. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!