Pausoka elkartea laguntzeko festa eta zozketa

Kronika - Erredakzioa 2014ko urr. 6a, 02:00

Larunbatean egun osoko festa egingo da Atsegindegin, Pausoka elkarteak antolatuta. Bestalde, Berriak merkatarien elkarteak hainbat produktu zozketatuko ditu, laguntzeko dirua biltzeko.

Behar bereziak dituzten umeen elkartea da Pausoka, eta Etxeberri auzoan du lokala. Duela bi urte sortu zen, 12 gurasoren lanarekin, eta gaur egun, 50 familiari ematen diote zerbitzua.
Oraindik hazten jarrai­tzeko beharra dagoela ikusten dute, eta horregatik antolatu dute Pausoka Eguna festa, la­run­batean: bildutako dirua el­kar­tea haunditu eta familia ge­hia­go laguntzeko erabiliko da.

Tailerrak, paella-jatea eta 3 ikuskizun
Festak egun osoa hartuko du. Goizeko 10:00etan hasiera ekitaldia egingo da Plazan, eta ka­le­jiran abiatuko dira Atse­gin­degira. 11:00etan ume­en­tza­­ko tailerrak egingo dira, do­an: kirolak, janari osasun­ga­rria, musika tailerra, joku kooperatiboak, puzgarriak, ge­na tatuajeak eta trentzak.
Eguerdiko 14:00etan, be­rriz, paella-jatea egingo da, 4 euro­ren truke. Eta arratsal­dean, hiru ikuskizun izango dira, 5 eu­roan: 16:30etan, Berdiniren neskatillen balleta; 17:00etan, Porrotx eta Ane pirata; eta 19:00etan, Lauroba taldearen kontzertua.
Bestalde, egun osoan zehar taloak izango dira, eta txosna irekita egongo da.

1.000 tiket, 1.000 euro
Pausokari laguntzeko, Berriak elkarteak zozketa antolatu du; 1.000 tiket saltzea da hel­burua, bakoitza euro batean. Zozketarako produktuak jar­tzeko prest egonez gero, Jaione Konjelatuak dendan utzi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!