Berriak elkarteak urriaren 24an egingo duen moda pasarelararako mutilak behar ditu, 17 eta 25 urte artekoak, modelo lanak egiteko. Kastinga egingo da asteazkenean, 20:30etan Biterin. Herritarrei animatzeko deia egin diete, ez baitira profesionalak edo esperientziadunak eskatzen.