Ginkana egokitua, oinezkoentzako ibilaldia eta bizikleta festa, beste era batera mugitzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko ira. 20a, 02:00

Herrian barrena beste era batera mugitzea bultzatu nahi da Mugikortasun Astean, eta hainbat ekintza antolatu dira horretarako. Gaur ibilaldia egingo da oinez, kirol-makinak non dauden ikusteko. Bihar, bizikleta festa.

Atzo kirol egokitua probatzeko aukera izan zuten Atse­gin­degira gerturatu zirenek; des­gai­tasunen bat duten per­tsonen lekuan jartzea zen helburua. Antolatzaile lanetan aritu ziren Koxka elkartea, Kemen (Eus­kadiko desgaita­su­na duten per­tsonen elkartea), Hernandes (Hernaniko bolun­tarioak), AGI (bista gabezia dutenen Gipuz­koako elkartea), eta AGAEB (bizkar-hezur bifidoa dutenen Gipuzkoako elkartea).
Gaur eta bihar ere, beste hainbat ekintza izango dira.

Oinez ibili eta kirol-makinak ezagutzeko aukera, gaur
Gaurko antolatu den oinez­koentzako ibilbideak hiru hel­buru ditu: ariketa fisikoa egitea sustatzea, Hernanin aisi­al­dirako eta deskantsurako dauden guneak ezagutzea, eta lau parketan jarri diren adi­nekoentzako kirol-makinak ezagutzea.
Goizeko 10:00etan jarri dute zita, Goiz Eguzkin, eta eguer­diko 12:00etan bukatuko da buel­ta, igerileku irekien pa­rean. Ibilaldian zehar, Ziku­ñaga, Goiz Eguzki, atletismoko pista eta Ave Maria parkean jarritako adinekoentzako ki­rol-makinak ezagutu eta pro­batzeko aukera izango da. Ma­kina hauek jarri dira kirol es­pazioen beharren hausnarketa parte-hartzailean herritarrek egindako eskaeraren ondoren.  

Bizikletan buelta, eta Bide Heziketa zirkuitoa, bihar
Bihar, berriz, bizikletan ibi­l­tze­ko aukera izango da, Bizikleta Festan. Ikastetxeetako guraso el­karteen eta JOCC txirrin­du­lari taldearen laguntzarekin, ibilbide bat markatu da he­rriko bidegorriak ezagutzeko.  Goizeko 09:30etan jarri dute zita, Plaza Berrin, eta 12:00etan bukatuko da buelta. Hala ere, zirkuitu irekia izango da, eta bakoitzak nahi duenean eta nahi duen tokian hasi eta bukatu ahal izango du.
Bestalde, goizeko 09:30e­tatik 12:00ak bitartean, baita ere, Bide Heziketa Zirkuitua egongo da Atsegindegin.

Patinetan, astea bukatzeko
Mugikortasun Astearen barru­an antolatutako azken ekintza patinetan egingo den ibilaldia izango da. Gaur zortzi izango da, hilak 27, goizeko 09:30etan Karabeletik abiatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!