Denboraldi amaieran dira Zumitzako triatleta batzuk; eta besteak, entrenamenduekin hasi berri dira. Joan den igandean Logroño Hiriko Triatloiean hartu zuten parte Imanol Sagarzazu eta Urko Indabereak. Distantzia doble olinpikoan lehiatu ziren, eta Imanol Sagarzazu 17garren postuan helmugaratu zen; atzerago, 54garren sartu zen Urko Indaberea helmugatik. Gaur Donibane Lohitzuneko triatloiean izango dira Zumitza taldeko zenbait atleta.
Bestalde, herritarren batek Zumitzako taldean hasi nahi badu harremanetan jarri besterik ez dute: inesa@euskalnet.net edo
655 708 281 (Asier). Bereziki neskei luzatu nahi diete deia, azken urteetan taldea atera nahian baitabiltza.