Hernaniko hiru arraunlari aritu ziren atzo, Kontxako Banderaren bila. Goñik eta Zuaznabarrek Oriorekin egin zuten arraun; eta Lopezek San Juanekin. Gizonezkoetan Urdaibaik irabazi zuen; Goñiren Oriok laugarren bukatu zuen eta Lopezen San Juanek seigarren. Emakumeen tandan San Juan izan zen onena. Zuaznabarren Orio azkena pasa zen helmugatik. Igandean jokatuko da bigarren estropada, erabakiorra izango dena.