«Omenez izena jarri diogu diskari, kide ohi guztiei eskainia dagoelako»

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 26a, 02:00

Gutxi izango dira Incansables txarangaren atzetik dantzan ibili ez diren herritarrak. 42 urte daramazkite jai eta egun bereziak girotzen, eta lan hori diska batean bildu dute orain. Taldea eboluzionatzen joan da, eta musikari gazteen esku dago batuta, azken urteetan. Go­goa eta ilusioa ez zaie falta, eta hortik ideia: «azken diskoa orain 15 urte inguru atera zu­ten, 2 kideren artean, eta arra­kasta dexente izan zuen. Toki guztietan eskatzen zi­gu­ten berri bat grabatzeko. Orain tal­­de gaztea elkartu ga­re­la apro­betxatu, eta mu­gitu egin ga­ra, zerbait kaleratu n­a­hian».

Grabazioa, Agorila disketxearekin
Diska berria Iparraldeko Ago­rila disketxearekin grabatu du­te; eta Mikel Fernandez Kru­tzagaren la­guntza ere, izan dute. Euskal He­rriko dis­ketxe zaharreneta­koa da, 65 urte in­guru izango di­tu; eta tra­di­zio­nalki, oso lotuta dago euskal folkloreari: «gure pro­posa­me­na onartu zuten, eta aurrera era­matea erabaki ge­nuen. Txa­rangak, euskal tal­de­ak, erro­meriak, dantzarako mu­si­kak... esperientzia haundia duen disketxea da. Martxoan gra­batu genuen Andoaingo Ga­rate Estudioetan, eta kalean duzue emaitza». 

Izenak dioen moduan, Omenez
Txarangako kide ohi guztiak gogoan izan nahi zituzten dis­ka berri honekin, eta hortik Om­e­nez izena: «txarangatik pa­­sa diren guztiei dago es­kainia diska. Alde batetik, 1971 urtean txarangari hasiera eman zioten 5 lagunei. Bes­te­tik, hainbeste urte eta gero, gu­re parte izaten jarraitzen du­­tenei. Eta bereziki Ca­na­rio­ri, bera baita hasiera hasieratik dagoen kide bakarra. Ho­rrez gain, badira abesti ba­tzuk zuzenean pertsona edo ko­lek­tiboei dedikatuta daude­nak: Mendia, Ni, Beti Egarriak...».


Mota guztietako abestiak, diska berean
Diskak biltzen dituen abestiei erreparatuz gero, denetatik aur­­­ki dezakegu. Mota guz­tie­tako abestiak sartzen saiatuko di­rela diote: «saiatu gara txa­ranga batek eskaini de­za­keen guztiari originaltasun puntua ematen: abesti mexi­kar­rak, klasikoak eta ez hain klasi­koak, latinoak, cumbiak, ku­batarrak, amerikanoa, swin­ga, dixieland, rocka... Kal­e­jirak ere bildu ditugu: peli­ku­la klasikoetako hiru abesti eta italiar taratelekin egindako bat. Eta nola ez, gaur egungo zenbait kanta euskaldun bertsionatu ditugu: Esne Beltza, Betagarri, Ze esatek!... Eta fandagoa, arin arinak... ere, ez dira falta. 
Konposaketa eta mol­da­keta guztiak txarangako kideek egi­nak dira, oraingoak eta le­hengokoak; eta gehienak Ca­na­rioren eskua dute».

Diska, salgai
Omenez diska berria erosi nahi duenak internet bidez erosteko aukera du www.incansablestxaranga.com web orrian, 12 euroan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!