Eva Esnaola atleta hernaniarra Palentzian izan zen lehengo asteburuan, Bascones de Ojedako bi probatan parte hartzeko. Larunbatean maratoi erdia egin zuen, eta 01:36:44ko denborarekin, lehenengo postua lortu zuen. Igandean, berriz, maratoiean hartu zuen parte, eta bigarren egin zuen 03:28:42 denborarekin. Lasterketa hauek entrenamendu moduan hartu ditu Esnaolak; irailaren 26 eta 27an Espartathlon proban hartuko du parte: 246 km, Atenas eta Esparta artean, 36 ordutan. Datozen egunean, informazio gehiago, Kronikan.