Hernani eta Astigarragako sagardoak, Aste Nagusian

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 8a, 02:00

Bihar egingo da aurkezpena, Gorenak sagardoen azokarena, eta etzi irekiko da. Era berean, Eusko Label sagardoen azoka ere izango da.

Katalunia plazan Gorenak sagardoen III.Azoka egongo da Aste Nagusian, hilaren 9tik 16ra. Bihar egingo dute aurkezpena, eguerdiko 13:00ean. Bertan izango dira Hernaniko Altzueta, Olaizola eta Zelaia eta Astigarragako Alorrene, Gartziategi, Gurutzeta eta Zapiain sagardotegiak.
Loiola kalean, berriz, euskal produktuen azoka egongo da, egunero hau ere.  Herna­ni­ko Iparragirre eta Astiga­rra­gako Petritegi izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!