«Segi egurra ematen eta eutsi goiari!»

Kronika - Erredakzioa 2014ko uzt. 27a, 02:00

Atzoko partidua izan zen azkena Iñaki Esnal pelotari hernaniarrarentzat. Ez zuen lortu 30 urtetako ibilbidea garaipenarekin bukatzea, baina «oso pozik» jaso zituen elkarteen eta kideen omenaldiak.

Hiru partidu jokatu ziren atzo Hernanin, IV. Bu­runtzaldeako Txapelketan. He­rna­niarrak baziren 3 katego­ria­tan, baina bakarrak lortu zuen txapela.
Kadeteetan, galdu egin zuten Lazkano hernaniarrak eta Oiarzabalek, 11-22, Aran­guren eta Aranbarriren aurka. Etxerako txapela lortutakoa jubeniletako Cisneros izan zen, Arzallusekin batean 22-15 irabazita Maiz eta Arberasen kontra. Ikusmin berezia sortu zuen partidua, berriz, az­kenekoa izan zen, senior mailakoa. Bertan aritu zen onena ematen Iñaki Esnal pelotari hernaniarra. Altuna­rekin batean jokatu zuen bere ibilbide profesionaleko azken partidua, baina ez zuten irabaztea lortu. 14-22 erori ziren Loidi eta Gurutzalderen aurka. Hala ere, «oso pozik» bukatu zuela azaldu zuen Esnalek, eta ez zen gutxia­gorako, 4 sari jaso baitzituen, hainbat talde eta kidek egin­dako omenaldian.

30 urtetako ibilbideagatik omenaldia egin zioten Esnali
Partiduak bukatu eta sariak banatu ondoren, omenaldia jaso zuen Iñaki Esnal pelotari hernaniarrak, profesionaletan 30 urtetan egindako lanagatik.
CD Hernaniren izenean Ricardo Ramosek eman zion plaka bat. CD Hernaniko pe­lota sailaren izenean, berriz, Mikel Salaberriak. Gipuzkoako Pelota Federazioko ordezkari ofizialik ez zegoenez (Euskal Herriko Txapelketa jokatu zen atzo), Rufino Rekaldek eman zion hirugarren saria. Az­kenekoa, Berzaitz Uzkudun eta Josu Oiaga pelotari eta la­gunek eman zioten. Segidan, agurra jo eta dantzatu zioten.

«Artistak baditugu. Afizionatuetan onenak ditugu Hernanin».

«Garaia iritsi zait»
«Garaia iritsi delako» erre­tiratu dela azaldu zion Kronikari Esnalek. «Beste pare bat partidu gelditzen zaizkit, baina ez federatuetan; ez dut berrituko. Orain, beste etapa batean nago». Gogoan duen partidu bereziena zein den aukeratzea ez zaio erraza egiten, baina «aipatzekotan Bigarren Maila­ko txapela ira­bazi nuenekoa». 2000 ur­tean izan zen. Aurrerantzean, pelo­tari gazteek egin beharko dute lan. «Artistak baditugu. Afizio­natuetan onenak. Suerte pixka bat eta asko entrenatzea be­harrezkoak dira, baina eman egurra eta eutsi goiari!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!