«Esperientzia zoragarria da, enpresa mundua gertutik ezagutzen ari gara»

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 25a, 02:00

Karmelo Labakako bost ikasle ari dira momentu honetan Lanbide Heziketako praktikak atzerrian egiten: Italian, Portugalen eta Zipren. Kronikak hiruren esperientzia jaso du, datozen lerroetan.

Udako oporrak gertu dira, eta Karmelo Labakan Lanbide He­ziketa ikasten ari diren ikas­leak ikasturteko azken txanpan di­ra. Beste hainbat aukeren ar­tean, Erdi Mailako eta Goi Mai­lako ikasketak egiteko au­kera eskaintzen dute. Alde teorikoari bezainbesteko ga­rran­tzia ema­ten diote prak­tikoari, eta ziklo amaieran, en­presa ez­ber­dine­tan eskar­mentua hartzeko tar­tea izaten du­te ikasleek. Hala nahi dutenek praktikak atze­rrian egiteko aukera ere izaten dute. Aurten bost ikaslek eman dute pausu hori eta Italian, Zipren eta Portugalen ari dira pra­ktikak egiten.  Datozen le­rro­e­tan horietako hiru bizitzen ari diren esperientzia kon­tatuko du Kronikak.

Ainhoa Larrea eta Sheila Carvajal, Zipren
Animazio Soziokulturala eta Turistikoa zikloko praktikak ari dira egiten Zipren Ainhoa Larrea eta Sheila Carvajal. Ni­kosian dau­de, Zipreko hiri­bu­ruan, hiru­ga­rren adinekoen zentro batean. Hilabete eskas dute aurretik, eta orain arteko balorazioa bi adjetiborekin des­kribatu dute, zoragarria eta paregabea: «oso positiboa da bi­zit­zen ari garen guztia. Mun­duko txoko ezber­di­netako per­tsonak ezagutu ditu­gu, baita eus­kaldun pare bat ere. Zipreko kultura gertuagotik ezagutzeko aukera ere ari gara izaten; ber­tako lagunak egin ditugu, eta hain turistikoak ez diren baz­terrak ezagutzeko aukera ari gara izaten»

«Gure burua hobeto ezagutzen ari gara eta etorkizunera begira ditugun amets eta proiektuak argitzeko balio
izan digu»


Praktikak atzerrian egitea­re­na ideia ona dela diote: «as­ka­­tasun haundia ematen di­gu enpresak. Eguneroko la­nean ez di­ra gainean egoten diren ho­rie­takoak, ez dugu laguntza as­ko­rik jasotzen. Baina horrek ba­du bere alde ona. Hemen gau­denetik iniziatiba gehiago du­gu. Ikasteko gogoz etorri ga­ra, eta dugun onena ematen ari gara»
Elkarbizitzak duen garran­tzia ere lehenengo pertsonan eza­gutu dute: «beste pertsona ba­tzuekin bizitzeak asko era­kus­ten du; ohitura ezberdine­ta­ra ego­kitu behar zara... Hemen gu­re burua gehiago ari gara eza­gu­tzen, eta etorkizunera be­gira ditugun proiektu eta ame­tsak argitzeko balio izan digu».
Etorkizunera begira, bizi­tzen ari diren  esperientziak lan mun­­­duan intengratzeko balio­ko die­la uste dute bi gaz­teek: «en­presa baten funtzionamendua ger­tu­tik ikusi dugu, eta bertan lan egiten ikasi dugu, zailtasun ugari gaindituz. Taldean egin izan dugu lan, eta honek, ga­rrantzi haundia du ekintzak eta pro­gramazio ezberdinak sortze­ra­koan. Beste pentsamendu eta iritzietara moldatu gara, en­tzu­ten ikasi dugu, iritziak elkar­tru­katzen, gatazkei aurre egiten...»

Eneritz Olasagasti, Portugalen
Lisboan, Portugalgo hiriburuan ari da Eneritz Olasagasti prak­tikak egiten; zehazki, Liga ize­neko fundazio batean. Dio esperien­tzia oso aberasgarria ari dela izaten, lehenengo aldia baita etxetik kanpo bizitzen ari dela: «asko ari naiz ikasten, beste herrialde bateko lan mundua ari bainaiz ezagutzen; aberasgarria ari da izaten».
Esperientziaren alde posi­tiboak aipatzerakoan, gazteak dio, bertako jendea ezagutzeaz gain, kultura, hizkuntza eta bizitzeko modua ere ezagutzen ari dela: «eta gainera, etxetik kanpo bizitzeko aukera izan dut bekari esker».
Praktikak atzerriko enpresa batean egiteko aukera duen guztiari, zalantzarik ez izateko esan nahi die Olasagastik: «nik aurreko bietan aukera pasatzen utzi nuen, eta hirugarrengoan heldu diot. Ez naiz damutzen».

«Halako esperientziaren bat bizitzeko aukera duenari bi aldiz ez pentsatzeko esango nioke. Oso aberasgarria da»


Etorkizunera begira, ez daki bizitzen ari den esperientziak lagunduko ote dion lana bila­tzeko garaian: «ez dakit hemen ikasitakoak erraztuko didan ala ez; baietz pentsatu nahi dut. Hala ere, lan mundua nola dagoen ikusita, nork daki. Esperientzia ahaztezina izango dela behintzat, badakit!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!